ULMA Taldea
ULMA Taldeak Radar Covid aplikazioa deskargatzea gomendatzen die langile guztiei
COVID radarra pertsona guztien eskura dagoen tresna bat da, COVID-19 diagnostikatu zaion norbaitekin kontaktu estuan egon diren jakiteko.
ULMA Taldea, Enpresa konprometituenaren kategoriko irabazlea eta Urban Mobility Challenge erronkako hirugarren postua
ULMA Taldea irabazlea izan da Enpresa konprometituenaren kategorian, Urban Mobility Challengeren 2020ko edizioko erronka gainditu duten langile gehien dituen enpresa izateagatik.
Aurten 300 pertsonak parte hartuko dute ULMAk antolatutako Gripearen aurkako Kanpainako Txertaketan
Aurreikusitako gripearen aurkako txerto gutxi egon zitezkeela ikusita, ULMAn aurreratu egin ginen eta ekainean txertoen erreserba egin genuen, eta horri esker urriaren amaieran jasoko ditugu txertoak.
Ciclogreenen izena eman duten ULMAko pertsona guztiak animatzen ditugu Urban Mobility Challenge Erronkan parte hartzera, gaur egun bertan dugun laugarren postua hobetzeko.
Une honetan, enpresa bat baino gehiagoko 9.752 parte hartzaile ari dira lehian Urban Mobility Challenge Erronkan, Ciclogreenek urtero antolatzen duen eta datorren urriaren 16an bukatuko den erronkan.
ULMA ere Euskaraldirako prestatzen
Udazken honetan Euskaraldia egingo da berriro, hau da, euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala. ULMAn ere ariketarako prestatzen ari gara.
Jantokietako Ordainketa Sistema berria, Otxandion, Lazkaon eta Espainiako Ordezkaritzetan lan egiten
Urriaren 1etik aurrera, Otxandion, Lazkaon eta Ordezkaritzetan lan egiten baduzu txartelarekin zein mugikorrarekin egin ahal izango duzu ordainketa.
Ez erlaxatu, ez lanean, ez lanetik kanpo
Irailean COVID-19arekiko sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina bat egiten ari gara ULMAn, aurreko kanpaina indartzeko.
Aurten bai! Euskara ikasi edota hobetzeko saioak 2020-2021
Aurreko ikasturteetan egin bezala, 2020-2021 ikasturterako euskara ikasi edota hobetzeko saioak antolatuko dira ULMA Taldean.
ULMAko Kooperatiben ohiko batzarrak aurten telematikoak izango dira
Datorren astelehen 14tik aurrera, aste horretan zehar, aurreikusitako batzar desberdinak egingo dira.
Enpresagintzako Jatetxeak ateak zabalduko ditu berriro, lantalde berri baten gidaritzapean
Irailaren 16an, asteazkenez, Enpresagintza MUko enpresagintza fakultateko jatetxea ULMA Taldearen hitzartutako jantokien sisteman sartuko da berriro, Zapore izenarekin.
Eskerrak ULMAri emandako laguntzengatik
Pasa den ekainaren erdialdean, ULMA Taldeak laguntza ekonomikoak eman zizkien Gurutze Gorriari, Elikagaien Bankuari eta Caritasi egungo COVID19aren egoragatik pertsona behartsuenak bizitzen ari diren egoera arintzeko. Elkarte horiek eskerrak eman dizkigute eman dizkiegun laguntzengatik, eta laguntzak zertan erabiliko dituzten kontatu digute.
Bukatu dira Enplegagarritasun Planaren lehen Ikastaroak
ULMAko hainbat negoziotako 18 bazkidek bukatu dituzte ULMA Profila eskuratzeko Prestakuntza Planaren lehen ikastaroak. Makineria eta Industri Ekipamendua, Mekatronika eta Materialak, eta Soldadura espezialitateetako profiletarako ikastaroak izan dira.
Oñatiko hizkerari buruzko pilulak
ULMA Taldeko kooperatibetako euskara planen artean Oñatiko hizkeraren gaineko ikastaroa antolatu zen otsailean, denera 4 saio izan ziren Roberto Altunak gidatuta (Oñatiko udal euskaltegia).
Hainbat laguntza elkarteri zuzendutako COVID19 laguntzak onartu ditu ULMA Taldeak
ULMA Taldeak nabarmendu nahi du bere Negozioek eta Kooperatibek une honetan dugun osasun krisia lehenbailehen gainditzen laguntzeko eta ahal den neurrian krisi horren ondorioa arintzeko hartu duten konpromisoa. Horretarako, ekintza sozialeko eta asistentzialeko hainbat ekimen jarri ditu martxan. Besteak beste, nabarmendu daitezke ULMAk Gurutze Gorrira, Elikagaien Bankura eta Caritasera bideratuko dituen laguntza ekonomikoak, gaizkien dauden pertsonen egoera arintzen lagunduko duten dohaintza garrantzitsuak eginda.
COVID-19 sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina ULMAn. Ez erlaxatu, izan Solidarioa!
COVID-19aren inguruko sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina aurkezten du, osasun arau eta protokolo guztiak betetzen jarraitzeko beharraz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko lagungarri izango zaiguna.
ULMAko pertsonak koronabirus garaian
Martxoaren 14an, gobernuak alarma-egoera ezarri zuen COVID-19 koronabirusaren hedapenari aurre egiteko, herritarren osasunaren babesa, gaixotasunari eustea eta osasun publikoaren sistema indartzea bermatzeko.
Covid 19 krisialdian ere ULMAn euskaraz
Covid 19ak ez-ohiko egoera eragin dugu gure bizimoduan eta gure eguneroko lanean. Goitik behera astindu du gure bizitza eta ziurgabetasuna nagusitu da. Ez dakigu etorkizuna nolakoa izango den, baina etorkizunean ere euskaraz bizi eta lan egin nahi dugula badakigu.
Arrakasta YOGA online saioen lehen astean
Aste honetan, ULMAk YOGA online lehen saioak eskaini ditu, pertsonak zaintzen jarraitzeko. Oñatiko gure irakasle Miren Zubeldiaren eskutik, 90 pertsonak baino gehiagok eman dute izena esperientzia berri horretan, YOGA etxean eta etxekoekin praktikatzeko. Sekulako arrakasta!
COVID-19, prebentzio neurriak
ULMA Taldeko koronabiruseko Batzordea egoeraren jarraipena egiten ari da, eta beharrezkoak diren prebentzio jarduerak koordinatzen ditu hain aldakorra den eta denontzat hain ezezaguna den egoera honi aurre egiteko ahalik eta hoberen prestatuta.