ULMA Handling Systems
ENTREPINARESek berriz ere ULMA Handlins Systems-en jarri du konfidantza!
Berriro, ULMAk lantegia hazteko seigarren fasea garatzea nahi du!
BHS kaptazio berria Abidjan, Marfil Kostan!
AERIAk, Marfil Kostako Abidjaneko aireportuko operadoreak eta EGIS talde frantsesaren barruan dagoenak, ULMAn konfiantza jarri du Baggage Handling Systems proiektu berri bat garatzeko.
Nigeriara goaz Baggage Handlingeko sistema berri bat martxan jartzera
ULMA Handling Systems enpresak kontratua sinatu du bagajeak tratatzeko eta ikuskatzeko BHS sistema diseinatzeko, hornitzeko, instalatzeko eta martxan jartzeko Victor Attah nazioarteko aireportuan, Nigeriako Akwa Ibom eskualdean.
Eñaut Sarriegi, ULMA Handling Systems-eko zuzendari komertzial berria
ULMAk antolakuntza aldaketa garrantzitsua iragarri du, Eñaut Sarriegi izendatu baitute konpainiako zuzendari komertziala. Eñaut Sarriegik 12 urte baino gehiago daramatza ULMAn lanean gero eta erantzukizun handiagoko funtzioak betetzen, eta sektorearen eta negozioaren beraren ezagutza dira konfiantza-berme nagusiak, zalantzarik gabe, eragin positiboa izango dutenak merkataritza-zuzendari berri gisa dagozkion eginkizunak betetzeko.
Stow Robotics eta ULMA Handling Systems, automatizazio intralogistikoaren lankidetza estrategiko berria
ULMA Handling Systems enpresak beste lankidetza bat du Stow Roboticsekin, merkatuan duen posizio lehiakorra indartzen duen bultzada berri bat. Lankidetza horri esker, ULMA Handling Systems Goods To Person soluzioen munduan kokatzen da, soluzio berritzaile eta eskalagarriekin, eta aukera ematen du gaur egun duen hornikuntza maila osatzeko, batez ere e-commerce bere diru sarreren funtsezko zatia den enpresek eskatutako konponbideekin, bai eta operadore logistikoentzat eta, oro har, azken miliako logistikarentzat ere.
Belenusek banaketa zentro automatizatua handituko duela iragarri du eta ULMA Handling Systemsengan konfiantza izango du berriro
Belenusek, Brasilgo torloju, azkoin eta pieza berezien fabrikatzaile handienak, São Pauloko Vinhedoko banaketa zentroan bere biltegiratze eremu automatizatua handituko duela iragarri du.
AZA Logistics logistika operadoreak bat egin du automatizazioarekin
Aza Logistics erakundeko banaketa-zentro automatizatu berriari esker, produktibitate, eraginkortasun eta optimizazio handiagoa lortuko dira eskura dagoen espazioan, eta horrek bezeroei eskainiko dien zerbitzua nabarmen hobetuko du
ULMA Handling Systems-ek intsektu-proteina ekoizteko lehenengo instalazio automatizatua garatu du
ULMA Handling Systems-ek Amiens Metropole-n (Frantzia) haztegi bertikal bat eraikitzen lagundu dio Ynsect enpresari, intsektuen hazkuntzaren sektoreko munduko liderrari. ULMA-k garatutako automatizazio-sistemei esker, YNSECT-ek Tenebrio molitor kakalardoak eskala industrialean hazteko aukera du, animalien elikadurarako eta ongarrietarako premium osagai gisa erabili ahal izateko.
Garcia de Pouk bere estrategia indartu du automatizazio intralogistikoari esker
Garcia de Pou enpresa aitzindaria da Espainian elikadurarako ez diren erabilera bakarreko produktuen fabrikazioan, ostalaritzarako eta sukaldaritzarako hornigaien oso aukera zabala baitauka, eta Ordisen duen biltegiko prozesu intralogistikoaren automatizazioa bukatu du ULMA Handling Sytemsen eskutik.
Eñaut Sarriegi da ULMA Handling Systems-en zerbitzuetako zuzendari berria
Eñaut Sarriegik gogoz hartu du Francisco Etxanizen lekuko profesionala eta adierazi du helburu nagusia dela “gure bezeroengandik hurbil egotea, haiek babestea eta haien beharrak gureak balira bezala sentitzea, haien produktibitatea zuzenean hobetuko duten zerbitzu proaktiboak proposatu ahal izateko".
Urria, auditoritzen hilabetea izan da ULMA Handling Systemsen
Urria auditoretzen hilabetea izan da ULMA Handling Systemsentzat, eta kalitatea kudeatzeko sistemaren eta ingurumenaren ziurtagiriaren irismena hedatu da.
Mexikoko WEG enpresak ULMA Handling Systemsek garatutako sistema logistiko berria estreinatu du
WEG, makina elektrikoetan, automatizazioan eta pinturetan soluzioak dituen ekipamendu-ondasunen sektorean lan egiten duen Brasilgo multinazionala da eta 2,1 milioi euro inbertitu ditu ULMA Handling Systemsek diseinatutako eta garatutako Mexikoko banaketa-zentro berri batean. Biltegi berritua, motorren, sorgailuen, kontrol taulen eta tentsio ertain eta baxuko automatizazioaren instalaziokoa da, eta Mexiko hirian dago.
Álvaro Martínez de Lagos, ULMA Handling Systems-eko Zuzendari Nagusi berria
ULMA Handling Systems-ek Álvaro Martinez de Lagos izendatu du kooperatibako Zuzendari Nagusi berri. Álvaro Martinez de Lagosek ibilbide nabarmena izan du, Fagor Arrasate enpresako Zuzendaritza Teknikoan eta Proiektuen Zuzendaritzan egon baita eta Goizper Group-eko Zuzendari Nagusia izan baita zortzi urte baino gehiagoz.
Gaitasun produktiboa eta eraginkortasun logistikoa eskutik ARALAR enpresan
Produktibitatea eta materialaren kontrola hobetzea eta eraginkortasun logistikoa areagotzea izan dira Aralar paper enpresa, ULMA Handling Systemsen eskutik, sistema logistiko berri batean inbertitzera eraman duten helburuak. Aralar nazioarteko hedapen azkar eta geldiezin batean murgilduta dago, prozesu logistikoetan azkenean egotera behartzen dutenak. Horrela, ULMA Handling Systems bere partner nagusi bilakatu da bezeroei zerbitzurik onena eskaintzera bideratutako sistema logistikoa berrituz.
ULMA Handling Systems-ek bere zuzendari nagusiaren irteera iragartzen du eta orain arte garaturiko proiektu sozioenpresarialaren aldeko apustua berresten du
Apirilaren 4ean utziko du kargua ULMA Handling Systems-eko zuzendari nagusi den Juan Jesus Alberdik. Kooperatibak azken urteetan finkatutako proiektuari eutsiko dio erreferentziazko ingeniaritza izaten jarraitzeko asmoz.
ULMA Handling Systems, irudi berria, esentzia bera
ULMA Handling Systems marka estrategia proiektu berrian murgildu da non helburu nagusia negozioaren esentzia kanpora helaraztea den eraberritutako irudi batekin
ULMA Handling Systems, 8 finalisten artean "Rois de la Supply Chain 2020" sarietan
Frantziako Supply Chain Magazine aldizkariak urtero antolatzen duen lehiaketa nazionala ospatuko da, Rois de la Supply Chain, urtarrilaren 15ean, L 'Aveyron (Paris Bercy) aretoan.
ULMA Handling Systems-eko lankideak elikagai bankuarekin bat
Elikagai bilketa erraldoiean eta batutako elikagaien sailkapena egiten aritu dira ULMA Handling Systems-eko lankideak, familia eta guzti.