Mexikoko WEG enpresak ULMA Handling Systemsek garatutako sistema logistiko berria estreinatu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Mexikoko WEG enpresak ULMA Handling Systemsek garatutako sistema logistiko berria estreinatu du

WEG, makina elektrikoetan, automatizazioan eta pinturetan soluzioak dituen ekipamendu-ondasunen sektorean lan egiten duen Brasilgo multinazionala da eta 2,1 milioi euro inbertitu ditu ULMA Handling Systemsek diseinatutako eta garatutako Mexikoko banaketa-zentro berri batean. Biltegi berritua, motorren, sorgailuen, kontrol taulen eta tentsio ertain eta baxuko automatizazioaren instalaziokoa da, eta Mexiko hirian dago.
Mexikoko WEG enpresak ULMA Handling Systemsek garatutako sistema logistiko berria estreinatu du
2020/09/10

WEG banaketa-zentroa automatizatzeko beharra, motorrak fabrikatzeko erabiltzen diren tamaina handiko moldeen barne-logistika hobetzean dago. Horretarako, biltegiratzeko espazio handiak behar dira, eta biltegiaren barruan materialen fluxua erabat kontrolatu ahal izango duen sistema beharrezkoa da.
Gauzak horrela, bere biltegiaren automatizazioa lehentasun bihurtu zen WEGentzat. "Automatizazioa lehentasuna da WEGentzat, kostu operatiboak murrizteko aukera ematen digulako eta gure prozesuak eguneratuta mantentzea lortzen dugulako", adierazi du Jose Francisco Morales Rodriguez WEG Mexikoko Produkzio zuzendariak.

"ULMAren alde egitea erabaki genuen, horrelako soluzioetan duen ezagutza teknikoaren eta esperientziaren alde, eta baieztatu dugu ULMArena izan dela gure negozioaren neurrirako irtenbiderik onena" gaineratzen du Morales Rodriguez jaunak.
WEG enpresak jakinarazi du proiektuaren erronka nagusia edukiera handiko biltegi automatiko bat izatea zela, gutxieneko espazio batean eta sarrera-irteeretako materialaren kontrol zehatza bermatuz eta  moldeen posizio optimoa mantenduz. "Soluzio honek moldeak posizio egokian mantentzen ditu prozesuaren ondorengo etapetan erabiltzeko", gaineratu du Morales Rodriguezek.

ULMA Handling Systemsek diseinatu eta garatutako sistemak produkzio-eremua, molde bertikaleko lerroa, molde horizontaleko lerroa eta Weg stocka biltzen dituen zirkuitu logistiko bati zerbitzua ematen dio.

Biltegi automatikoak hondo bikoitzeko garabi pilatzailea du (Unit Load), eta ekoizpen-linearekin konektatuta dago.
WEG enpresak garraio-sistema automatikoa integratzen du makina zentralen eta biltegi bertikalaren artean, moldekatze bertikaleko makinen eta biltegi bertikalaren artean, baita moldekatze horizontaleko makinen eta biltegi bertikalaren artean ere.