EUROPASTRY 1. FASEAren KAPTAZIOA lortu du ULMA Handlingek — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

EUROPASTRY 1. FASEAren KAPTAZIOA lortu du ULMA Handlingek

EUROPASTRY 1. FASEAren KAPTAZIOA lortu du ULMA Handlingek
2023/02/15

EUROPASTRYrekin Esklusibotasun-Gutuna (LOI)sinatu ondoren, taldea gogor aritu da lanean proiektuaren eskaera lortzeko.

Eta lortu dugu!

Europastryk, Bartzelonan kokatutako enpresa eta masa izoztuen liderrak (-22 ºC-ra dagoen nabea), proiektuan garatzea aurreikusita dauden bi faseetatik 1. FASEA sinatu du ULMArekin.

Fase honetan, kutxa-biltegi automatiko bat instalatuko da, 5 transjasogailuz osatutako 4 korridorerekin eta eskaerak prestatzeko sistema automatikoarekin batera.

1. faseaz gain, Kuka Artic robotarekin despaletizatu/paletizatzeko sistemaren anpliazioa ere sinatu du, -22 ºC-ko lanerako eta enfardatzeko makinarako. Robotak funtzio ugari betetzen ditu: despaletizazio eta erretilu automatikoa kaxen biltegira birjartzeko, produktua 800x1200 paletetatik 1000x1200 paletetara birpaletizatzea eta delegazioen zein esportazioaren eskaeren kapa osoen lineak prestatzea.

Proiektua 2023an zehar landuko da, eta 2024ko bigarren seihilekoan entregatuko da.