- Ulma Handling Systems
BHS kaptazio berria Abidjan, Marfil Kostan!
Abidjan Felix Houphouët-Boigny aireportuko aire-zirkulazioa berreskuratzen ari da, eta pandemiaren aurreko mailara iristen ari da, 2022an ia 2 milioi bidaiari izatera espero dutelarik.
Gaitasun falta hori gainditzeko, AERIAk eta ULMAk kontratu bat sinatu dute Hegoaldeko terminala handitzeko, nazioarteko trafikoari lekua eginez. Horrela, hegoaldeko terminal honek, nazioarteko terminalak xurgatu ezin dituen gehiegizko hegaldiak egokituko lituzke.
Proiektu hau, irteera-sistema batean datza non 6 fakturazio-mahai dituen ekipaje normaletarako eta beste bat ekipaje extra dimentsionaletarako. Ikuskapen-lerro bat ere badu, eta bertan X izpien makina konbentzional bat integratuko da.
Eskaera hau ULMAri esleitzeak, Afrikako kontinentean herrialde berri batean sartzea dakar. Honekin, dagoeneko, kontinente honetako 8 herrialdetan ditugu erreferentziak (Maroko, Aljeria, Libia, Egipto, Etiopia, Burundi, Nigeria eta orain Boli Kosta) eta modu ezin hobean kokatzen gaitu datorren urtean lizitatuko den eta iadanik eraikitzen ari den terminal berriaren etorkizuneko BHSren aurrean.
Erlazionatutako Erreportaiak
Erlazionatutako Elkarrizketak
- TALENTUAREN KUDEAKETA.“Enpresa barruan, barne sustapena bultzatzen saiatzen gara, beste motibazio bat daukaten, lanpostua aldatu nahi duten edo beste eginkizun edo erantzukizun batzuk beren gain hartu nahi dituzten pertsonek aukerak izan ditzaten..."
- Erakunde gisa, gure gogoaren oinarrian dago ingeniaritza integral moduan iraunkortasun etengabea segurtatzea