ULMA Construction

Poloniako baorik luzeena, segidako hegalen teknologiarekin

2023/02/22

Dunajec ibaiaren gaineko zubi berria A4 autobidearen eta Tarnoweko (Polonia) SAG industria eremuaren arteko lotunearen eraikuntzaren parte da.

Gehiago irakurri

Vasco da Gama zubi tirantedunaren konponketa, Lisboa

2023/02/08

Vasco da Gama zubi tiranteduna da, Tajo ibaiaren gainean dago, eta Alcocheteko eta Lisboako udalerriak lotzen ditu, Portugalen. 17,3 km baino gehiagoko luzera du, eta Europar Batasuneko zubirik luzeena da.

Gehiago irakurri

Akabera arkitektonikoak Belo Horizonteko erdialdean

2023/01/18

'Cristo Rei katedrala’ eraikitzen ari dira Belo Horizonten, eta, amaitzen dutenean, Eliza Katolikoaren hiriko egoitza berria izango da. Oscar Niemeyer arkitekto brasildarrak 2006 eta 2010 artean diseinatutako azken proiektuetako bat erreferentziazko eraikin bat izango da hirian.

Gehiago irakurri

Beste tunel bat aire zabalean ULMArekin

2022/12/16

S3 autobidea eraikitzeko proiektuaren barruan, 320 bat m luze izango duen errepideko tunela (TS-32) sartzen da, Legnika-Lubawka errepide zatian, Gostkowetik gertu (Polonia). Egiturak bi galeria ditu, eta aire zabaleko tunelak eraikitzeko metodoarekin egin da. Galeria bakoitzak 3,5 m-ko zabalerako bi errei izango ditu, baita larrialdietarako 2,5 m-ko zabalerako bide bat ere.

Gehiago irakurri

ATR, RKS eta HWS sistemak funtsezkoak izan dira Gibraltarren 6 dorre eraikitzeko

2022/11/18

HCT Gibraltar babes ofizialeko 665 etxebizitzako proiektua da, Gibraltarreko Gobernuak garatua eta sustatua. Gaur egun eta datozen urteetan bizitegi eraikinik garrantzitsuena da.

Gehiago irakurri

Produktu adimendunak: bezeroari zerbitzurik onena eskaintzeko azken teknologia

2022/09/21

ULMAn garatzen ari garen tresna digitalek adimena ematen diete gure produktuei eta, kasu honetan, gure aldamioen familiari: BRIO eta DORPA. Azken teknologia erabiltzen dugu barne prozesuak hobetzeko, bezeroari zerbitzurik onena eskaintzeko.

Gehiago irakurri

MBP sistemak segurtasuna bermatu du 'Smart city' bat eraikitzeko lanetan, Bergamon

2022/09/07

Lehen 'Smart city' proiektua jaio da Bergamon, 150.000 m² biziberrituko ditu proiektu horrek. ULMAk, zurkaizteko eta enkofratzeko soluzioak eskaintzeaz gain, segurtasuna bermatu du prozesu osoan.

Gehiago irakurri

REVIT® diseinua: 3Dko irtenbide teknikoa 'Cebú Cordova link expressway' proiekturako

2022/08/30

Filipinetan egindako azpiegitura proiektu handienetako bat da. Zubiak bi pilono oktogonal ditu, aurpegi guztietan aldakorrak, eta 150 metroko altuerakoak.

Gehiago irakurri

Ekipo ugari Portugalgo abiadura handiko linearen lehen zatia eraikitzeko

2022/07/22

Trenbide Plan Nazionalaren barruan, Evora-Elvas 80 km-ko linea izango da Portugalgo abiadura handiko linearen lehen zatia, merkantziak eta bidaiariak garraiatzeko erabiliko dena.

Gehiago irakurri

Obran presente egotea, funtsezkoa Mexikon itsas plataformak eraikitzeko lanen arrakastarako

2022/07/08

EK-BALAM hidrokarburoak ekoizteko eremua Mexikoko golkoko kostaldean dago, eta ekoizpen ahalmena handituko du BALAM-TA2 itsas plataforma berri baten bidez. Egitura bi zatitan eraikitzen ari dira ESEASA Offshore patioan.

Gehiago irakurri

Komunikazio ardatz nagusia Bartzelonan

2022/06/24

Sagrerako geltoki berria Bartzelonako azpiegiturarik garrantzitsuena da Joko Olinpikoetatik. Geltokia hiriko eraikinik handiena izango da, eta metropoli eremuko bigarren handiena, El Prat aireportuko T1aren ondoren, eta azken hamarkadetako eraldaketa handiena ekarriko du hirigintzan

Gehiago irakurri

H-33 zertxa, irtenbide modularra eta sostengatzailea Krakovian bi zubi eraikitzeko

2022/06/10

Krakovian bi zubi berri eraikitzen ari dira Vistula gainean: M1 eta M3 zubiak. Lehen zubia distantzia luzeko trenek erabiliko dute, eta bigarrena aldirikoek. Distantzia luzeko trenen eta aldirikoen trafikoak banantzeak nabarmen hobetuko du trenen joan-etorriak tarte horretan, eta konexioen kopurua handituko du, bidaia denbora laburtuko du eta bidaiarien erosotasuna eta segurtasuna bermatuko ditu.

Gehiago irakurri

HWS enkofratuak segurtasuna bermatu du Mirabella konplexuaren eraikuntzan, Kanadan

2022/05/26

Lake Shore Boulevard West-eko 1926an dago, Torontoko leku pribilegiatu batean. Mirabella luxuzko konplexuak bi dorre ditu Ontario lakuaren ertzean, eta hiriko skyline eta High Parkeko iparraldera bista zoragarriak.

Gehiago irakurri

Kalitate handiko hormigoi arkitektonikoa ULMA enkofratuekin

2022/03/25

Varsoviako Arte Modernoko Museoaren proiektuaren eskakizunetako bat zen hormigoiaren gainazalaren kalitate handia lortzea. Hortaz, ULMAk horretara bideratutako irtenbideak eman ditu. Adibidez, hormak eta zutabeak eraikitzeko VMK enkofratua erabili da, akabera bikainetarako aproposa baita.

Gehiago irakurri

Beste dorre bat Limako erdigunean, Peru

2022/03/11

Republica dorrea da Limako San Isidro finantza gunean dagoen Capital Center proiektu enblematikoaren bigarren eraikina.

Gehiago irakurri

Irudi eta lelo berriak ditugu!

2022/02/25

Argitaratu berri dugu Construction Book. Bertan jasotzen dira azken urteotako proiekturik nabarmenetako batzuk, eta bertan aurreratzen ditugu ere slogan berri bat eta diseinu grafiko berri bat. Gure markaren funtsak berdina izaten jarraitzen du; hori ez da aldatu nahi dugun zerbait, protagonista, gure bezeroak, izaten jarraitzen bait dute.

Gehiago irakurri

Brooklyngo skylineko eraikinik altuena.

2021/09/24

9 Dekalb Ave. altuera handiko egitura bat da, eta 325 m eta 73 solairuko altuera izango du; beraz, Brooklyngo eraikinik altuena izango da. Aurreikuspenen arabera, etxe orratzak 500 etxe baino gehiago izango ditu, baita merkataritza guneak ere.

Gehiago irakurri

Neurrira egindako aldamio soluzioak Lourdesko Santutegia zaharberritzeko

2021/06/22

Frantziako Lourdesko Andre Mariaren Santutegia izenez ezagutzen den Sortzez Garbiaren Basilikako kanpandorrea zaharberritzeko lanetan, segurtasunak eta erromesen joan-etorri etengabeak baldintzatu dituzte lan prozesuak.

Gehiago irakurri

ULMA Enkofratuak Filipinetako azpiegitura handi baterako

2021/06/03

Cebun gehien esperotako azpiegitura proiektua da Cebu Cordova Link Expressway, eta Filipinetako handienetako bat. Cordova, Cebu uhartearen hiriburua eta Filipinetako bigarren hiria, eta Mactan artean dagoen trafiko handia arintzeko sortu zen.

Gehiago irakurri

MK zinbriak zama ahalmen handia duela erakutsi du Pavian hondakinak bihurtzeko Planta eraikitzeko lanetan.

2021/04/22

ULMAk ingeniaritzako laguntza etengabea, kostuen murrizketa eta kalitate eta segurtasun maila handiak eskaini ditu, Pavian (Italia) A2A Hondakinak Energia Bihurtzeko Plantaren proiektua eraikitzeko lanetan.

Gehiago irakurri