ULMA Construction
ULMA Construction soluzio malguak Dubai City Walk proiektuan
ULMA Constructionek soluzio azkarrak, errazak eta, batez ere, malguak eskaini ditu proiektu batean, lodiera ugariko eta altuera askotariko lauzak eskainiz.
ULMA Mexiko-Toluka hiriarteko trenaren eraikuntza proiektuan parte hartzen ari da
Erabili diren enkofratuen moldakortasuna konponbide errentagarria izan da bezeroarentzat, eta efizientea Mexiko-Toluca hiriarteko trenaren proiektuko geometría bereziko pilareak sortzeko.
Soluzio berritzaileak abangoardiako arkitekturan
Fondazione Prada Museoak, zeina Rem Koolhaas arkitektuak diseinatutakoa baita, gune bakarrean batu nahi izan ditu etengabe interakzioan dauden bi kontzeptu: jada existitzen den arkitektura eta abangoardiako arkitektura.
Ezagutu itzazu ULMA Construction proiektuaren aurpegiak bideo korporatibo berrian
Bideo hau ULMA Constructionen komunikazio euskarriak eguneratzeko beste urrats bat da, Construction Book-aren sustapenaren ondoren. Euskarri horiekin, ULMA Constructionen nortasuna, balioak eta lan egiteko modua transmititu nahi izan dira, modu audiobisual eta grafikoan.
ULMA Constructionek Estatu Batuetan duen posizioa indartu du, SOCON Forming & Shoring erosita
ULMA Constructionek SOCON Forming & Shoring erosi du, Estatu Batuetako ULMA Form-Works, Inc. filialaren bitartez, AEBetako hego-ekialdeko kostan duen presentzia handitzeko eta sendotzeko asmoarekin.
ULMAren soluzio integralak Portugaleko Venda Nova presan
2.000 t material baino gehiago mugitzen denean, sistema oso moldakorrak erabili behar direnean eta muntatzen azkartasuna eta erraztasuna behar denean, esperientzia funtsezkoa da.
ULMAk Peruko Ichma Dorrearen eraikuntzan parte hartu du
ULMA Constructionek enkofratu soluzio integralak eta ingeniaritzako laguntza eman ditu eta proiektuaren etengabeko ikuskapen lanak egin ditu. Soluzio horiek LEED Green Building egiaztagiria lortzeko helburua duen eraikinaren modernotasuna, efizientzia eta iraunkortasuna indartu dute.
ULMAk Mexikoko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikasle talde baten bisita hartu du
Pasa den asteazkenean, Gizarte Ekonomiarekin eta Enpresa Kooperatiboarekin lotura duten bi masterretatik etorritako ikasle talde batek ULMA lantegia eta ULMAren Showrooma bisitatu zituen.
ULMA Constructionek bere irudia eguneratu du katalogo orokorra berrituta
Construction Book izenarekin, ULMA Constructionek 250 orrialde baino gehiagoko katalogo orokor berria aurkeztu du, mundu osoan gauzatu dituen 70 proiektu garrantzitsu baino gehiagori buruzko informazioarekin eta bai eta bere enkofratu, aldamio eta apeoen inguruko informazio zabalarekin ere.
ULMA Constructionek segurtasuna eta berrikuntza uztartzen ditu bere enkofratu eta aldamio sistemetan.
Berrikuntza, segurtasuna eta ergonomia presente daude ULMAk garatzen dituen eraikuntzarako enkofratu eta aldamio sistema guztietan, eta ondorioz, obran errendimendu handia bermatzen duten soluzioak dira.
Kadizko badia gaineko zubia, neurri eta eskakizun tekniko handiko proiektua
Kadizko badia gaineko zubia, herriak “Peparen Zubia” esaten diona, munduko zubirik handienetakoa da, eta bigarren altuena, San Frantziskoko Golden Gate mitikoa ere gainditzen duelarik. 3.082 metro luze, 33 metroko taula zabalera eta 69 metro altu den galiboarekin, zubi berriak tamaina handiko ontziek nabigatzea ahalbidetuko du.
ULMA Construction, Brasilgo 2016ko Jokoak egiteko aurreikusitako azpiegiturak hobetzeko hainbat proiektutan partaide
ULMA Construction metroaren sarea zabaltzeko eta Estaiada zubia eraikitzeko hainbat proiektutan parte hartzen ari da. Hobekuntza proiektu horiek datorren abuztuan Rio de Janeiron jokatuko diren Olinpiar Jokoak hartzeko garatzen ari den azpiegitura planaren barruan daude.
ULMA Construction EITBko Teknopolis programan, zubi eta biaduktuen eraikuntzaren inguruko saioan
ULMA Construction zientzia eta teknologia dibulgazioko Teknopolis telebista saioan azaldu zen joan zen asteburuan. EITBk eta Elhuyar Fundazioak sortutako Teknopolis programak zubi eta biaduktuen eraikuntzari buruzko erreportajean tarte bat eskaini zion ULMA Constructioni.
ULMA Constructionek Deustu Unibertsitateko International Business Unibertsitate Masterrean parte hartu du
Otsailaren 25ean Donostiako Campusean egin zen International Business Masterraren (MIB) amaiera-ekitaldian, Euskal Herriko nazioartekotutako enpresa zuzendari eta arduradun ugarik hartu zuen parte.
ULMA Construction Ereindajan elkartearekin elkarlanean
ULMA Constructioneko Kontseilu Errektoreak Ereindajan elkartearekin elkarlanean aritzeko proposamena egin die bere langile eta bazkideei, bertako eta sasoian sasoiko produktuen onurez gozatu ahal izateko harpidetzaren bidez, eta bide batez, ULMA Taldearen balioekin bat datorren garapen eredu iraunkorragoa, bidezkoagoa eta osasuntsuagoa lortzen lagunduz.
ULMAk SBU segurtasun plataforma berria diseinatu du eraikuntza lanetarako
SBU Segurtasun Plataforma berria ULMA Constructionek diseinatu du, optimizazioa, moldakortasuna eta segurtasuna irizpideetan oinarrituta, bezeroak erabat seguru egon daitezen hormak altuera desberdinetan enkofratzen ari direnean.
ULMA Constructionek Peruko Pacasmayo zementu plantaren modernizazio proiektuan parte hartu du.
Urterako 1,6 milioi t zementu ekoizteko ahalmenarekin, Piuran kokatutako planta berria Latinoamerikako modernoena bihurtuko da.
BIRAMAX, berrikuntza enkofratu zirkularretan
BIRAMAX da ULMA Constructionen produktu berrien zigiluarekin jaio den enkofratu zirkularren alorreko azken berrikuntza, zeina bere sistemetako bakoitzaren erabilgarritasunaz, malgutasunaz eta modularitateaz baliatzea errazagoa izan dadin garatu baita.
Abian da euskara sustatzeko Euslan egitasmoa ULMA Constructionen
ULMA Constructionek Eusko Jaurlaritzaren Euslan egitasmoa jarri du abian, 2014an Bikain Euskararen Kalitatearen zilarrezko ziurtagiria lortu ondoren.
ULMA Construction-ek tuneletarako MK orgak merkaturatu ditu
Soluzio malgua eta errentagarria produktu estandarrarekin. MK sistemaren aplikazioak ugaritu egiten dira. MK bidez tunelen soluzioa estandarizatzeak bezeroari kostuetan aurreztea ahalbidetzen dio; izan ere, arlo honetako orain arteko soluzioak espezifikoak ziren.