ULMA enkofratuak eta aldamioak Erdialdeko Europako ur araztegirik handienean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA enkofratuak eta aldamioak Erdialdeko Europako ur araztegirik handienean

Pragako ur tratamendurako planta da Txekian egiten ari den proiekturik handiena eta Erdialdeko Europako ur araztegirik handiena bihurtuko da.
ULMA enkofratuak eta aldamioak Erdialdeko Europako ur araztegirik handienean
2016/12/14

Proiektuaren barruan bi jarduketa egingo dira, 400.000 m2-ko azaleran, 500.000 m3 hormigoi erabiliz: Císařský Ostrov  uhartean jada dagoen ur tratamendurako plantaren birmoldaketa eta instalazioen hedapena. Hedapen horri “New Water Line“ izena jarri zaio, eta tratamendu kimiko gehigarria duen prozesamendu mekaniko eta biologikorako lerro independentea da.

Lerro berriaren eraikuntza lau lan arlotan banatuta dago: SO04, SO06, SO09 eta SO10. Gune horietako bakoitzaren neurria dela eta, beraien zabaleragatik ez ezik inplikatzen dituzten lanengatik ere proiektu independentetzat jo dira, bakoitza bere obra buruarekin, lan koordinazioarekin, etab.

SO04 SO06 SO09 SO10
Neurriak 275 m x 115 m x 11,5 m 275 m x 115 m x 11,5 m 1140 m x 118 m x 14 m 53 m x 60 m x 12 m

Hormako altuera

+ 8 m + 10,5 m + 8 m + 12 m

Proiektuaren dimentsioak eta jarduketen aniztasuna direla eta, soluzio espezifikoak behar izan dira egikaritze gune bakoitzerako. Ura etengabe zirkulazioan egon beharra eta planta hauetan erabiltzen diren teknologiak direla eta, geometria eta akabera zehatzekin gauzatu behar dira. MK sistemaren laguntzarekin, dela bertikalean erabilita ENKOFORM VMK sistemarekin dela horizontalean ENKOFORM HMK sistemarekin, 30etik gora eraikuntza berezi sortu dira. Gainera, 12 metro baino gehiagoko hormak behingo batean hormigoiztatu dira, MK txarrantxez indartutako ORMA enkofratu modularrarekin.

ULMA Txekiako lantaldeak sistemak biltegietan aurrez muntatuta hornitu ditu, eta horrela denbora gutxiago behar izan da obran muntatu eta instalatzeko. Bezeroaren eta ULMA taldearen arteko lankidetza estua eta etengabea funtsezkoa izan da proiektua ezarritako irizpide eta epeen arabera garatzeko. ULMA soluzio integralaren barruan sartzen da obran bertan etengabe aholkatzea. Arlo bakoitzeko teknikari espezializatuak presente egon dira muntaketa koordinatzen, materiala entregatzen eta beste hainbat lanetan laguntzeko.

Proiektu honetan, segurtasuna funtsezkoa izan da. ULMAk erakutsi du konprometituta dagoela prozesu osoan segurtasuna bermatzearekin, eta, horretarako, eskatzen diren segurtasun sistema guztiak hornitu ditu.