ULMAk Qatarreko Lusail Boulevard tunelaren eraikuntzan parte hartu du bere banatzaile DELMONen eskutik
Berez, proiektua da tunel bat aire zabalean eraikitzea, eta instalazioak eta zerbitzuak ere eraikitzea A3 bidean. Tunelak 665 m-ko luzera dauka eta 45 m-ko zabalera, hiru baoekin. Erdiko baoa trenen trafikorako da, noranzko bakoitzean bi linearekin. Proiektu honetarako 300.000 m³ hormigoi behar izan dira.
Tunelaren hormetarako, bezeroak hormigoi geruza bakarra eman nahi zien, baita 13 metroko altueran ere, eta hori erabateko erronka zen. Altuera horietan, hormigoi freskoak presio itzelak eragin ditzake enkofratuaren gainean eta 3,6 km baino gehiago hormigonatu behar zirenez, soluzioa, edozein izanda ere, sendoa izan behar zen, baita muntatzen azkarra eta erraza ere. ENKOFORM V-100 habedun enkofratuarekin, bere osagai guztiak antolatu dira eskatutako hormigoitze presioak jasateko moduan. Izan ere, sistemaren erraztasunak bezeroaren espektatibak gainditu ditu, obran etekin handia lortu baita.
Lauzak, 30.000 m²-ko area eta 1,8 m-ko lodiera duenak, 9 metroko altuera dauka enkofratu/egitura azpian. Markodun zinbrien dorreak egokienak ziren honen moduko erabilerarako. Gainera, denbora eta lana aurrezteko, mahaidun enkofratuaren sistemarekin konbinatu da, zeina aurrez muntatzen baita eta bogie batekin mugitu baitaiteke.
Bezeroaren eskakizunetan pentsatuta, soluzio hau planteatu zaio, zeinarekin muntaketa eta jartze ondoko desmuntaketa lanak merkeago atera baitzaizkio. Besteak beste, horregatik aukeratu du bezeroak ULMA Construction eta DELMON binomioa aukera, arrakasta handia edukita.