Eschborn bulego eraikin berria Alemanian
Zonaldearen garapen ekonomikoagatik, hegoaldean bulegoen bi eraikin egiten ari dira. Horietako bat da 'Bauteile Management Circle und Zühlk' izenekoa, 10.000 m² baino gehiago dituena, eta 200 ibilgailutarako aparkaleku bat duena.
Enkofratu eta aldamioen katalogo zabal batekin, ULMAk soluziorik egokiena eta errentagarriena eskaini du proiektuaren aplikazio bakoitzerako: VR Mahaia enkofratu modularra, CC-4 aluminiozko lauzako enkofratua, ORMA enkofratu modularra eta F-4 MAX zutabeen enfokratua, den-denak baitira ertz kurbatuak eta S formako galeriak egiteko beharrezkoak.ORMA enkofratu modularra eraikinaren hormetan erabili da, bai eta aparkalekuan ere, non enkofratua aurpegi bakarrerako UCAB zertxekin egin den.
Proiektu honetan, beste guztietan bezala, segurtasunak zeregin garrantzitsua eduki du. Bi solairuko sarrera gunea izan da arreta berezia egin zaien lekuetako bat. 8 metroko garaieran lana egiteko, T-60 zinbriak diseinatu dira tarteko maila batekin, lan plataforma gisa erabiltzeko.