Mexikoko Interlomas biaduktua eraikitzeko proiekturako soluzio integral bat garatu du ULMAk
Gauzatze epea zen proiektu honetako baldintza garrantzitsuenetako bat. Horretarako, ULMAk soluzio bat diseinatu du bezeroaren premia eta lan erritmoetara erabat egokituta: zinbria arkupeduna alboetan dauden 59 m-ko baoetan eta CVS aitzinamendu orga erdiko 108 m-ko zatian.
ULMAko ingeniaritza taldeak zinbrien OC sistema sendoa eta karga handiko MK sistema konbinatu ditu taula 15 metro baino gehiagoko altueretan zurkaizteko, lurzoruaren orografia malkartsuaren arabera. MK zertxak, pilarean eta MK zinbrietan bermatuta baitago, 20 metro baino gehiagoko bao bat gainditu du.
Pilare laukizuzen eta huts biek 42 m-ko altuera dute eta 5 m-ko tarteetan egin dira ENKOFORM V-100 enkofratze sistemarekin eta CR-250 gora egiteko kontsola atzeraeramangarriekin. Aurreko fasean eraikitako 0 Dobelaren gainean kokatu da aitzinamendu orga, handik itxierako dobelarantz aurrera egiteko, beste pilaretik abiatzen den orgarekin elkartzeko.
MK Sistemak berriro erakutsi du aplikazio ugari dituela, aitzinamendu orga gisa, zinbria gisa eta karga handiko zertxa gisa, bai eta enkofratu gisa ere. Sistema bakarra proiektu oso baterako.
Proiektuaren gainean gehiago jakiteko, ikusi bideoa.