Gaitasun produktiboa eta eraginkortasun logistikoa eskutik ARALAR enpresan
ULMAk diseinatutako soluzioa 32 metroko altuera duen biltegiratze automatiko autosustengagarria duen sistema batean oinarritzen da. Gutxi gorabehera 2.500kg pisatzen duten 5.300 paper bobinentzako gaintasuna duen sistema satelitearekin (shuttle) hornituta. Instalazio horrek egunean 20 kamioirentzako eskaerak prestatzeko gaitasuna du.
Bobinen shuttleak aukera ematen dio Aralar paper enpresari biltegiaren konfigurazio optimoa egokitzeko, biltegiratze bolumena ahalik eta gehien aprobetxatzea ahalbidetuta eta sistema konpaktu estandar baten lan denborak murriztuta. Horrez gain, shuttleak translazio bira egiteko gaitasuna dauka, mugimendu guztien eraginkoratasuna maximizatzeko aukera eskaintzen duena.
Sistema horri esker, karga anitzak bata bestearen atzetik biltegiratzen dira 22 metroko sakonera duten kanaletan, eta LIFO sistemaren bidez bilegiratzen eta ateratzen dira. 2019ko abenduaren hasieratik instalazio guztia martxan dago.