Urria, auditoritzen hilabetea izan da ULMA Handling Systemsen — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Urria, auditoritzen hilabetea izan da ULMA Handling Systemsen

Urria auditoretzen hilabetea izan da ULMA Handling Systemsentzat, eta kalitatea kudeatzeko sistemaren eta ingurumenaren ziurtagiriaren irismena hedatu da.
Urria, auditoritzen hilabetea izan da ULMA Handling Systemsen
2020/10/20


Urria auditoretzen hilabetea izan da ULMA Handling Systemsentzat, eta kalitatea kudeatzeko sistemaren (ISO 9001) eta ingurumenaren (ISO 14001) ziurtagiriaren irismena ULMA Handling Systensek Otxandion (Bizkaia) duen fabrikazio-prozesura hedatu da. Bestalde, laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemaren ziurtapena ISO 45001 arau berriaren arabera zabaltzea lortu da.

Balorazio orokorrean, auditoriaren emaitza positiboa izan da, baina datozen hilabeteetako lan-plangintzan integratuko diren hainbat hobekuntza-arlo hauteman dira.