Nutrizio eta Izan Osasuntsu ikastaroak bueltan dira — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Nutrizio eta Izan Osasuntsu ikastaroak bueltan dira

Uda pasata, garrantzitsua da errutinara modu osasungarrian itzultzea. ULMAk horretan lagundu nahi dizu eta aurten ere elikadura, yoga, hipopresibo eta pilates buruzko ikastaroak antolatu ditugu.
Nutrizio eta Izan Osasuntsu ikastaroak bueltan dira
2023/09/13

Ikasi zure elikadura zaintzen


Urrian zehar, Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistak Zerbitzu Zentraletan emango den elikadura ikastaroan, modu osasungarrian elikatzen irakatsiko digu.
Ikastaroak lau saio izango ditu, eta urriaren 9, 16, 23 eta 30ean egingo dira, 17: 30ean (astelehenero), Zerbitzu Zentraletako lehen solairuko 4. Formazio gelan.
Ikastaroek ordu eta erdi iraungo dute gutxi gorabehera, eta saio bakoitzean gai hauek jorratuko dira:

  • Osasunaren eta ongizatearen 7 zutabeak. Gure gorputza zaintzearen eta entzutearen garrantziaz ikasiko dugu. Une bakoitzean zer behar duen jakiteko.
  • Zure beharren araberako elikadura. Asteko menuaren adibide batetik abiatuta, oreka lortzeko antolatzen, orekatzen eta osatzen irakatsiko digu.
  • Ikasi gose fisikoa eta emozionala bereizten, ulertzen eta zaintzen. Goseak eta egarriak, asperdurak eta nekeak gure ohituretan duten eragina aztertuko du.
  • Sasoiko eta tokiko elikagaiak. Udazken eta neguko elikadura. Elikagaien ezaugarriek gure gorputzean nola eragiten duten ikusiko dugu eta gure beharrak asetzeko trikimailuak ikasiko ditugu. Gainera, errezeta praktikoak, osasungarriak eta gustagarriak aurkeztuko ditu, askotariko prestaketetk sukaldatzeko jarraibide praktikoekin.

Plazak aretoaren edukierara mugatuko dira eta ikastaroan parte hartu nahi baduzu irailaren 20ra arte duzu izena emateko.

Eman izena hemen

Irailaren 25ean mezu bat bidaliko da ikastarorako plaza lortu dutenei eta bertaratzeko jarraibideak azalduko zaizkie.


Berriz ireki dugu yoga, hipopresibo eta pilates ikastaroetarako izen ematea 


Eman izena "Izan Osasuntsu" programako Yoga, Hipopresibo eta Pilates ikastaroen azken hiruhilekoan (urria-abendua). Plazak mugatuak dira. Izena eman dezakezu irailaren 20ra arte hurrengo inprimakia betez.

Eman izena hemen

Irailaren 25ean mezu bat bidaliko da ikastarorako plaza konfirmatu eta bertaratzeko jarraibideak berresteko. Norbaitek ezin badu asistentziaren % 75eko gutxieneko muga bete, plaza berriro zozkatuko da.


ULMAren osasun-zerbitzuak bultzatzen dituen ikastaro hauen helburua ULMAko langileen osasuna eta ongizatea hobetzea eta zaintzea da. Horretarako hipopresiboak eta yoga ikastaroak emango dira Oñatin eta pilates ikastaroa Legazpin.


Eskolak Oñatin


Oñatiko ULMAko langileentzat astearte eta ostegunetan yoga eskolak izango dira. Saio bakoitza 50 minutukoa izango da eta Uxue Otalora "Hazi Infinito" ko irakasleak emango ditu. Ordutegia 12:50etik 13:40ra izango da eta ikastaroa Zerbitzu Zentraletako gimnasioan egingo da.


Leku berean, asteazkenetan, hipopresibo klaseak jarriko dira martxan Edurne Mugica Hazi Infinitoko irakaslearekin eskutik. Saioak 50 minutuko iraupena izango du eta ordutegia 12:50etik 13:40ra izango da.


Eskolak Legazpin


Legazpin, eskolak ULMA Packaging-en instalazioetan emango dira asteazkenero Legazpiko Hiru Fisioterapiako Elena Lozano irakaslearekin. 50 minutu iraungo dute eta ordutegia 12:50etik 13:40ra izango da.