Zabalik dago 2026- 2027 Gabonetako haur tailerretan izena emateko epea — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Zabalik dago 2026- 2027 Gabonetako haur tailerretan izena emateko epea

ULMAk antolatutako Gabonetako haur tailerretan izena emateko epea abenduaren 4ra arte egongo da zabalik.
Zabalik dago 2026- 2027 Gabonetako haur tailerretan izena emateko epea
2026/11/16

Aurten ere, ULMAk Gabonetako haur tailerrak antolatuko ditu. Kooperatibako langileen seme-alabei zuzendutako ekimena da, Gabonetako oporretan hainbat jardueraz gozatu dezaten.

Tailerrak 2026ko abenduaren 28an, 29an eta 30ean eta 2027ko urtarrilaren 4an eta 5ean egingo dira, eta 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat dira.

Aurten, Oñatiko Txantxiku Ikastolan izango dira ekintzak, ordutegi honekin:

  • 08:45 -9:15: Sarrera
  • 09:15 -11:00: Jarduera
  • 11:00 -11:15: Hamaiketakoa
  • 11:15 -12:45: Jarduerak eta jolasak
  • 12:45 -13:15: Haurrak jasotzea

'Bidaia bat gure Gabonetatik' gaiarekin, umeek garai hauetako kultura, mitologia eta tradizioak ezagutzeko aukera izango dute, jolasen, eskulanen eta taldeko jardueren bidez. Gabonak beste era batera ikasteko, partekatzeko eta gozatzeko proposamena.

Izena ematea

Interesa duten familiek 2026ko abenduaren 4ra arte izango dute izena emateko aukera, formulario hauen bidez:

Izena emateko, ezinbestekoa da formularioko eremu guztiak betetzea.

Tailerretan parte hartzea gustatuko litzaizuke?

Edizio berri hau aurrera eramateko, haurrentzako tailerretan laguntzaile gisa parte hartu nahi duten pertsonen bila ari gara. Zure seme-alaba, neba-arreba edo zure bikotekidea edo zure laguna pertsona horietako bat izan daitekeela uste baduzu, animatu ezazu izena ematera!

Pertsona horiek aukeratzeko, aisialdiko begirale titulua edo antzeko profila izatea aintzat hartuko dugu, baina ez da ezinbesteko baldintza izango, haurrekiko tratuan duten trebetasuna baloratuko baitugu.

Hautaketa eta kontratazioa tailerretan laguntzen duen kanpoko enpresaren bidez egingo da.

Interesatuek curriculuma aurkeztu ahal izango dute «GABONETAKO HAUR BEGIRALEA – OÑATI» eskaintzaren bitartez.

Edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan Itziar Sarmientorekin: Itziar.sarmiento@adecco.com