Zure iritzia garrantzitsua da — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Zure iritzia garrantzitsua da

ULMAn etengabeko hobekuntzarekin konprometituta gaude, eta horregatik, ikerketa bat jarri dugu abian. Bertan, gure irudiaren zein alderdi hautematen diren ondoen eta nola hobetu dezakegun jakiteko.
Zure iritzia garrantzitsua da
2023/09/13

Horretarako, inkesta bat prestatu da eta ULMAko langile guztiok jasoko duzue zuen posta elektronikoan, azalpen-dokumentu batekin batera. Langile bezala eta  gure interes-taldeen parte zareten aldetik, Helburua zuen iritzia jasotzea da.

Azterketan parte hartzen duzuen guztiok zuen erantzunen konfidentzialtasunik handiena izango duzue bermatuta. Horregatik, eta azterketa osoaren zorroztasuna bermatzeko, horrelako txostenetan espezializatutako kanpoko aholkularitza-enpresa batekin ari gara lanean.

Azterlanaren emaitzak oso garrantzitsuak izango dira ULMArentzat eta kontuan hartuko dira erakunde osoaren jarduera eta komunikazioa hobetzen lagunduko duten ekimen berriak martxan jartzeko.