Parte hartu Urban Mobility Challengean
Lanera bizikletaz, patinetez, garraio publikoz, partekatutako autoz edo oinez joatea saritzen duen erronka irailaren 16an hasiko da, Europako Mugikortasun Astean, eta urriaren 16an amaituko da.
Iaz gure marka guztiak gainditu genituen eta erronka bigarren postuan amaitu genuen 21.119 Km ibilita eta atmosferara 4.689 Kg-ko CO2 emisioak aurreztuta.
Erronka hasten denean, Urbanmobilitychallenge.com orrialdetik, erronkan parte hartzen duten enpresen rankinga jarraitu ahal izango duzu.
Oraindik Ciclogreenen izena emanda ez bazaude, deskargatu Ciclogreen app-a zure mugikorrean, erregistratu ulmawin kodea erabiliz ULMArekin parte hartu ahal izateko, mugitu modu jasangarrian eta erabili aplikazioa zure joan-etorriak erregistratzeko.
Zatoz lanera modu jasangarrian, irabazi zuk eta ingurumenak!