Umeentzako VI. Marrazki Lehiaketa — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Umeentzako VI. Marrazki Lehiaketa

Gogorarazten dizuegu martxan dugula ULMA taldeko langileen seme-alabentzako VI. Marrazki Lehiaketa. Saria bizikleta hornitua izango da kategoria bakoitzeko irabazlearentzat eta 12 onenen argitalpena 2024ko egutegian.
Umeentzako VI. Marrazki Lehiaketa
2023/09/13

Seigarren marrazki lehiaketa antolatu dugu Ingurumena Zain Dezagun gaiarekin. Helburu nagusia, haurrek marrazki edo margolan baten bidez ingurumena nola zaindu adierazteko aukera izatea da.

Lehiaketaren oinarriak honako hauek dira:

  • Gaia: Zaindu dezagun ingurumena
  • Parte-hartzaileak: ULMAko langileen seme-alaba guztiak aurkeztu ahal izango dira. Parte-hartzaileak bi kategoriatan banatuko dira: 6 urte arteko haurrak eta 7 eta 10 urte bitarteko haurrak.
  • Aurkezpena: Lanak ULMA, Garagaltza auzoa, 51 – 20560 OÑATIko (Gipuzkoa) Departamentu Nagusietara bidali behar dira, atzealdean haurraren izena, adina, emaila eta aitaren/amaren telefonoa adieraziz. Erref.: Pintura Lehiaketa.
  • Data: Irailaren 28a baino lehen
  • Sari banaketa: Email bidez jakinaraziko da
  • Teknika eta euskarria: DIN-A4 tamainako teknika librea.
  • Epaimahaia: ULMA Taldeko Komunikazio Batzordeko kideek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia ULMA Taldearen Intraneten, Portalden eta Sare Sozialetan argitaratuko da.
  • Sariak: Kategoriarako bizikleta ekipatua.

* Bidalitako marrazki guztiek opari txiki bat jasoko dute. Marrazkiak ULMAren jabetzakoak izango dira.