ULMAk Euskararen Egunarekin bat egin du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk Euskararen Egunarekin bat egin du

Aurten, Euskararen egunaren testuinguruan, Negozio bakoitzak ekintza ezberdinak antolatu ditu. Bestak beste, lehiaketak, jolasak (Hitzen Kutxa) eta solasaldiak.
ULMAk Euskararen Egunarekin bat egin du
2023/12/13

Abenduaren 3an, Nazioarteko Euskararen eguna izan da eta ULMA Taldean ere ospatu dugu ekintza ezberdinak antolatuz Negozio ezberdinetan. Esaterako, lehiaketak, jolasak (Hitzen kutxa) eta solasaldiak.

Horrez gain, Negozio guztietan ekintza hauek ere egin dira

  • Gaitu.eus ekimena: Adimen artifizialak euskaraz egin dezan gaitu.eus ekimena abiatu da eta ULMAn ere ekimen horrekin bat egin dugu. Bertan sartu eta telefonoz edo ordenagailuz gure ahotsa eman dugu.

  • Negozioetako kafe guneetan jatekoarekin euskararen eguna ospatu dugu egunari kolore apur bat jarriz. Ondorengo argazkietan duzue horren erakusgarri bat.

Amaitzeko, aurtengo ekitaldian hau guztia antolatzen lagundu duten guztiei gure esker ona azaldu nahi diegu. Biba zuek!

Ez ahaztu, ULMAn ere, euskara bidelagun.