Ulma Taldea
770 kilo baino gehiago dohaintzan emanak
Martxoan Beste bizitza bat zure arroparentzat ekimena jarri genuen martxan eta sei hilabetetan 770 kilo arropa baino gehiago eman ditugu. Ekimen hau EMAUSekin elkarlanean jarri da abian ULMAk Gipuzkoan dituen negozioetan eta Kooperarekin Bizkaian.
Ehungintza da gehien kutsatzen duenetako bat. Horregatik, arazo horri aurre egiteko, ULMAk ekimen berri bat jarri du martxan irabazi-asmorik gabeko hainbat erakunderekin batera (Emaus eta Koopera), hegoalderako arropa gaika biltzea errazteko.
Berrerabiltzeak berekin dakar hondakinak sortzea saihestea eta finituak diren lehengaiak erabiltzea saihestea, eta, horrela, klima-aldaketa geldiaraztea. Horregatik, eta hotzarekin armairu aldaketa aprobetxatuz, jada erabiltzen ez dituzuen jantziei bigarren bizitza bat ematera animatzen zaituztegu.
Hauek dira edukiontziak jarri diren negozioak eta toki zehatzak:
Eskerrik asko ingurune hobe bati laguntzeagatik eta behartsuenei laguntzeagatik!