Lagundu Gurutze Gorriaren Jostailu Hezitzailea proiektuan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Lagundu Gurutze Gorriaren Jostailu Hezitzailea proiektuan

Proiektu honek bi helburu garrantzitsu ditu; gizartearengan haurrek duten jolasteko eskubidearen garrantzia errotzea eta arazo sozioekonomikoak dituzten familietako haurren eskubide hau bermatzea JOSTAILU BERRIEN banaketarekin. Dohaitza bidez ere lagundu ahalko da.
Lagundu Gurutze Gorriaren Jostailu Hezitzailea proiektuan
2023/12/13

Debagoienako Gurutze Gorriak gizarte-zaurgarritasun egoeran dauden 250 haur baino gehiagorenagana iritsi nahi du jostailuak eta jolasak emanez. Horregatik, zure laguntza inoiz baino garrantzitsuagoa izango da.

Aurten ere, jostailu hauek diru dohaintzen bidez bilduko dira. Horretarako, hurrengo kontu zenbakian egin dezakezu, abenduaren 22a baino lehen, dohaintza kontzeptuan ondorengoa adieraziz: 20055-JOSTAILUA.

ES85 0049 0701 08 2112016671

Gurutze Gorriak aldez aurretik eskerrak ematen dizkigu eta iazko emaitza lortzea eta hura gainditzea espero dute.