Aurten ere goi-goian — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Aurten ere goi-goian

Irailaren 16tik, Mugikortasunaren Europako Astearekin batera, urriaren 16ra arte, Ciclogreenen Urban Mobility Challenge erronka antolatu da, eta aurten ere gainditu egin gara.
Aurten ere goi-goian
2023/10/18

Bigarren postuan amaitu dugu erronka, 38.622 Km ibilita eta atmosferara 4,6 tona baino gehiagoko CO2 isuriak aurreztuta. Bizikletaz, patinetez, oinez edo partekatutako autoz egiten dituzuen joan-etorriei esker, gure ohiturak aldatzen ari gara eta gure ingurunean eragin positiboa sortzen.

Eta hori gutxi balitz, Enpresa Jasanagarrienaren saria irabazi dugu, ahalik eta kilometro jasangarri gehien egin eta CO2 aurrezpen handiena lortu dugulako.

Azkenik, ULMA Packagingeko Axier Iraeta zoriondu nahi dugu, erronkaren pizgarria irabazi duelako.111 kilometro egin ditu garraiobide jasangarrietan eta horrekin19 kg CO2 isuri aurreztu ditu atmosferara.

Oraindik Ciclogreenen izena emanda ez bazaude, deskargatu Ciclogreen app-a zure mugikorrean, erregistratu ulmawin kodea erabiliz ULMArekin parte hartzeko, mugitu modu jasangarrian eta erabili app-a zure desplazamenduak erregistratzeko.

Zatoz lanera modu jasangarrian, irabazi zuk eta ingurumena!