Parte hartu ULMArekin Mundukideren lasterketa solidarioan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Parte hartu ULMArekin Mundukideren lasterketa solidarioan

Urriaren 22an, igandea, Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Astearekin batera, Mundukidek VIII. kooperatiben arteko lasterketan izen emateko epea luzatu da.
Parte hartu ULMArekin Mundukideren lasterketa solidarioan
2023/10/02

Lasterketa Aretxabaletako Urkulu urtegiaren inguruan egingo da. 6,3 kilometroko eta desnibel gabeko ibilbidea izango da. Parte hartu ahal izango da oinez, martxa nordikoan edo korrika kooperatibetako kideek osatutako 3ko taldetan. Haurrentzako lasterketa bat ere izango da, adin ezberdinei egokitutako ibilbideekin.

Informazio gehiagorako eta lasterketan izena emateko egin klik hemen.

Izen-ematea urriaren 17a arte luzatu da, prezioa 10 €-koa da eta, langileei ULMAk ordainduko die izen-ematearen kostua. Bidal iezaguzu ordainagiria eta dagokion zenbatekoa itzuliko dizugu.

Gainera, ULMAren kamiseta tekniko berria jasoko duzu. Ez ahaztu lasterketa egunean eramatea!

Ekitaldian bildutako dirua Afrikan eta Hego Amerikan Mundukidek egiten dituen lankidetza-programetan inbertituko da

Probestu aukera ezin hobe hau naturaz gozatzeko eta Mundukidek Afrikan eta Hego Amerikan sustatzen dituen proiektuen alde urrats bat emateko.

Anima zaitez! Urkulun ikusiko dugu elkar.