Eskerrik asko ULMAren VI. marrazki lehiaketan parte hartzeagatik — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Eskerrik asko ULMAren VI. marrazki lehiaketan parte hartzeagatik

ULMAko langileen seme-alaben marrazki-lehiaketa amaituta, zozketatu dira bizkletak parte-hartzaile guztien artean eta aukeratu dira ULMAren hurrengo egutegia osatuko duten hamabi marrazkiak.
Eskerrik asko ULMAren VI. marrazki lehiaketan parte hartzeagatik
Zozketaren irabazleek, Ibon Calvo ULMAko presidentearen eskutik jaso zituzten bizikletak.
2023/11/15

ULMAn ez da talenturik falta, ez behintzat exteko txikien artean. Hala erakutsi dute ULMAren seigarren pintura lehiaketan parte hartu duten ULMAko langileen seme-alabek.

Zaindu Dezagun Ingurumena/Cuidemos el Ambiente gaia helduta, haurrek marrazki edo pintura baten bidez ingurumena nola zaindu adierazteko aukera izan zuten. Guztira 42 marrazki jaso dira, 10 0-6 urtekoen kategorian eta 32 7-10 urtekoen kategorian.

Hauek dira lehiaketara aurkeztutako marrazkiak 

Marrazki guztien artean, ULMAren 2024 egutegian jarriko diren hamabiak aukeratu dira, eta laster jasoko duzue zuen etxeetan, abenduko BEGIRA aldizkariarekin batera.

Gainera, aurten bigarren sari bat izan da, parte-hartzaile guztien artean mendiko bi bizikleta zozkatu baitira. Kategoria bakoitzeko bat. 0-6 urte bitarteko irabazlea Mattin Etxaleku Zaldua izan da, 6 urtekoa, ULMA Packagingeko Andoni Etxalekuren semea, eta 6-12 urte bitarteko kategorian Lucía Elías Intxausti izan da, 7 urtekoa, ULMA Servicios de Manutención elkarteko Javier Eliasen alaba.

Parte hartzera animatu zareten familia guztiei eskerrak emateko, bidalitako marrazki guztiek opari txiki bat jasoko dute.