ULMA Taldea
ULMA Taldeko Lander Diaz de Gereñu Lehendakaria, Goienak elkarrizketatua
Lander Diaz de Gereñu, ULMA Taldeko Lehendakaria, Debagoiena 2030 proiektuari buruz hitz egiten du.
Otsailaren 19a da ULMAk antolatutako online YOGA klaseetan izena emateko azken eguna
Otsail honetatik aurrera, berriz ere jarriko dira abian ULMA Taldeko bazkideentzako eta langileentzako yoga eskolak. Ordubeteko saioa izango da, astean bi egunetan, Miren Zubeldia irakaslearekin.
ULMAk 60 urte bete ditu. Zorionak!
Ospakizuna dugu, aurten ULMAk esfortzuko, konpromisoko eta elkartasuneko 60 urte bete ditu. Duela 60 urte, pertsonekin eta inguruarekin konprometitutako gazte talde batek gaur egun ULMA dena sortu zuten, nazioartean presentzia sendoa duen errealitate sozio-enpresariala, alegia.
ULMA Taldeko bazkideek eta langileek positiboki erantzun dute Begira aldizkariaren gaineko gogobetetze inkestan
Pasa den abenduan, aldizkariaren 50. zenbakia kaleratu zela aprobetxatuta, inkesta bat egin zen ULMAko negozio guztietako pertsonen artean, aldizkariaren gaineko iritzia eman eta horren bitartez aldizkaria hobetzen laguntzeko. Jasotako erantzun guztiak kontuan hartuta, pertsonen %93,47k erantzun zuten aldizkariarekin orokorrean pozik zeudela eta pertsonen %84,80k adierazi ziguten edukiek beren interes soziolaboralei erantzuten dietela.
Egon adi eta zuhur jokatu!
Kutsaduren kopuruak gorantz egin duenez geure burua babesteko beharrrezkoak diren 3 urratsak aplikatzen jarraitu behar dugu.
Denon artean 13.000 Km lortu ditugu lasterketa birtual solidarioan, Ndank Ndankekin eta Kinedukin batera
Proba gaindituta! Senegaleko joan-etorriko 8.000 Km-ak gainditzea lortu dugu, Ndankek eta Kineduk antolatutako lasterketa solidarioan parte hartuz.
Txasis autosostengatzaile berria da ULMA Taldearen babespean Tecnun eRacing Eskolak garatutako autoaren nobedadea
ULMA Taldea da ibilgailuaren babesleetako bat, eta aurten bere txasis autosostengatzailea da autoaren nobedadea.
ULMA-k YOGAko online ikastaroak abian jarriko ditu berriro
Otsail honetatik aurrera, berriz ere jarriko dira abian ULMA Taldeko bazkideentzako eta langileentzako YOGA eskolak. Ordubeteko saioa izango da, astean bi egunetan, Miren Zubeldia irakaslearekin.
Etor Arregik, ULMAko kooperanteak, Brasilen izandako esperientzia kontatuko dizuegu.
Mundukiderekin kooperante izatea bizitzako esperientzia bakana eta oso aberasgarria da.
ULMAren elkartasun lasterketa birtuala Ndank Ndank eta Kinendu-rekin Dionewar-en kultural zentrua eraikitzen laguntzeko
Edonon zaudela, oinez, korrika edo bizikletan, animatu eta parte hartu karrera solidario honetan! Ea guztion artean Senegaleko joan etorriak dituen 8000km-ak egiten ditugun!
Brasilgo ULMAren hurrengo kooperantea izan nahi al duzu?
Mundukiderekin Brasilera kooperante gisa joan nahi duen ULMAko bazkide bat bilatzen dugu, garapenerako kudeaketan eta lankidetzan esperientzia duen talde batean sartuz eta MSTrekin batera lan eginez, munduko gizarte-mugimendurik handienetako bat baita ULMAren esperientzia kooperatiboa beste errealitate kooperatibo batzuetatik datozen pertsonekin partekatzeko.
Euskaraldiak utzitakoa
Gaitz guztien gainetik euskararen unibertsoan denontzat dago tokia eta hori berriki amaitu den aurtengo Euskaraldia ekitaldian ikusi dugu. Azkenean, 734 pertsonek hartu dute parte ULMA Talde osoan, 118 belarriprestek eta 616 ahobizik. Parte hartu duten %34 izan dira emakumeak, %65 gizonezkoak eta %1 ez binarioak.
ULMAK ordenagailu dohaintza egin du Oñati eta Otxandioko ikastetxeei
Pandemia egoera honetan, ULMAk erabilitako ordenagailuei beste bizitza bat eman nahi izan die eta horretarako ULMA Handling Systems-ek emandako ordenagailuak, txukundu eta prest utzi ditu Oñati eta Otxandioko ikastetxeetara bidali ahal izateko.
WeCare, kontzeptu bisual berria ULMA Taldearen eta bere Negozioen gizarte jardueren eta iraunkortasunekoen komunikazioa sendotzeko
WeCare kontzeptu bisual berria izango da, hemendik aurrera, ULMA Taldeak eta bere negozioek eremu sozialean eta iraunkortasunaren eremuan garatzen dituzten ekimen eta jarduera guztien zabalkundeari eta komunikazioari gehituko zaiena.
Geure burua babesteko beharrezkoak diren 3 urrats
Covid-etik babestea eraginkorra izatea nahi badugu, ezinbestekoa da hiru urrats horiek kontzienteki betetzea.
ULMA Taldeak bere jardueren Memoria Soziala aurkeztu du
ULMA Taldeak bere jardueren Memoria Soziala aurkeztu du. Bertan, Taldeak eta bere negozioek azken hilabeteetan abian jarri dituzten gizarte-arloko zein jasangarritasuneko ekintza eta ekimen batzuk jasotzen dira.
Euskaraldia, gero eta hurbilago
Azaroaren 20an abian jarriko da Euskaraldiaren bigarren edizioa. ULMAn ere ariketa soziala egiteko prestatzen ibili gara eta azken txanpan sartu gara.
Nerea Mendizabalen hitzaldia: "Beldurraren Pandemia, Covid eta emozioak”
Online hitzaldia euskeraz izango da azaroaren 26an, 17:30etatik 19:00etara, zoom plataformaren bitartez.
ERRIGORA: euskararekin bat egiten duen Nafarroako uzta
ERRIGORAn nafarroako produktuak erosiz lagundu dezakezu euskara Nafarroako hegoaldean eta erdialdean sustatzeko proiektua gauzatzen.
ULMA Taldeak Tecnun eRacing ibilgailua babestuko du Formula Student txapelketan
Tecnun eRacing taldea Tecnun Unibertsitatea – Nafarroako Unibertsitateko Mekanika eta Elektronika Departamentuaren babespean ari den irakaskuntza proiektu bat da, irabazi-asmorik gabekoa, helburutzat daukana ingeniaritzaren hainbat arlotan ikastea, formula motako eserleku bakarreko ibilgailuak diseinatuz eta fabrikatuz eta beste unibertsitate batzuekin lehiatuz.