ULMAren hitzaldi guztiak zure eskura — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAren hitzaldi guztiak zure eskura

Otsailean ULMAko Zerbitzu Zentraletan menopausiari buruz emandako tailerra galdu bazenuen, orain berriro ikusteko aukera izango duzu.
ULMAren hitzaldi guztiak zure eskura
2024/03/13

ULMAn antolatzen ditugun ikastaro, tailer eta hitzaldiak berriz ikusi ahal izateko, gune bat prestatu dugu Portalden. Ordutegi, lantoki edo beste arrazoi batzuengatik aurrez aurre parte hartu ezin duten pertsona guztiei hurbildu nahi dizkiegu ekitaldi hauek bideo bidez.

Hitzaldi hau ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.

(Hitzaldia gaztelaniaz da)

Menopausiari buruzko bigarren hitzaldia

Menopausia, Etapa Berri Baterako ekintza-plana izenburuarekin, gure mediku Ekhine Zumetak emandako hitzaldi honek bizitzaren etapa berri hau bete-betean bizi ahal izateko abian jarri beharreko ekintza-planean sakondu zuen.

Hainbat alderdi jorratu ziren, hala nola jarduera fisikoaren eredu-gomendioetan eta maiztasunean, nutrizio-alderdi nabarmenetan, hala nola sintoma ezagunenei aurre egitea eta emakumearen bizitzako etapa berri horretaz gozatzeko gako nagusiak ulertzea.