Mugarik gabeko elkartasuna — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Mugarik gabeko elkartasuna

Eskerrik asko arroza paketeak biltzeko kanpainan parte hartu duzuen guztioi. Bildutako 268 kilo arroz Lesbosera bidean dira Zaporeak elkarteak uharte greziar honetara iristen diren errefuxiatuei janaria eskaintzen jarrai dezan.
Mugarik gabeko elkartasuna
2024/03/14

Zaporeak elkartearentzat arroza biltzeko kanpaina otsailaren 21etik martxoaren 5era egin da.

Errefuxiatuekiko eta haiekin lan egiten duten elkarteekiko konpromisoa berresteko, gure langileen dohaintzak ULMAk osatu ditu, kanpainaren amaieran bildutako arroz-kopurua hirukoiztuz, 268 kiloraino iritsi arte.

Gainera, kanpaina honetan arroz paketeak eman dituzten pertsona guztien artean, Oñatiko Mendi Martxako 5 kamiseta eta ULMAko 5 kamiseta tekniko zozkatu ditugu.

Oñatiko Mendi Martxaren kamiseten irabazleak Itziar Ruiz de Azua, Olatz Nograro, Garikoitz Soloeta, Lorena Arreche eta Xabier Mugica izan dira, eta ULMAren kamiseta teknikoarenak Aitor Urzelai, Mikel Irizar, Montse Morote, Miren Murua Olalde eta Virginia Valls.

Ezagutu Zaporeak proiektua

Zaporeak Greziako errefuxiatu-esparruetako sukaldeetan 3.000 otordu prestatzen ditu egunero. Helburua da eremu horietan harrapatuta dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetzea, janari beroa eta elikagarria eskainiz, haien eskubide kulturalak errespetatzen dituena eta haien ohiturak duintzen dituena.

Greziako Lesbos uhartean dagoen Zaporeak elkarteko taldea osatzen dute Euskal Herriko boluntarioek eta errefuxiatuek. Azken hauek, ezagutzen baitituzte inork baino hobeto bertan daudenen beharrizanak.