ULMAk Aloñako Igoeraren haurren lasterketa babestuko du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk Aloñako Igoeraren haurren lasterketa babestuko du

Datorren apirilaren 28an, Aloñako Igoeraren hemeretzigarren edizioa ospatuko da eta ULMAk bertako kirolarekin duen konpromisoari helduz, Aloñako igoerari eta bereziki honekin batera antolatzen den Aloña Txiki Lasterketari babesa eta laguntza berezia emango dio.
ULMAk Aloñako Igoeraren haurren lasterketa babestuko du
2024/04/17

ULMAk antolakuntzari lagunduko dio lasterketaren hainbat alderditan, eta haurrentzako Aloña txiki lasterketaren kasuan, ULMAren babesle nagusia izango da. Gainera, ULMAk lehiaketako kamisetak emango ditu, parte-hartzaile guztientzako xehetasun batekin batera.

Lasterketa nagusiarekin batera antolatzen den haurrentzako lehiaketa 10:30ean hasiko da Oñatiko plazan. Adinaren arabera banatuta, haurrek plazan hasi, dukearen parketik jarraitu eta plazan bertan amaituko den ibilbidea osatuko dute.

Aloñako Igoera Oñatin egiten den mendi lasterketa urtez urte ospea irabazi du, eta lehen aldiz, aurtengo edizioa Golden Trail National Series 2024 Spain & Portugal mendi lasterketen zirkuitu ospetsuaren parte izango da.