Ikasi zure elikadura zaintzen — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Ikasi zure elikadura zaintzen

Maiatzean zehar Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistak etxean eta etxetik kanpo modu osasungarrian nola elikatu erakutsiko digu Nutrizio ikastaroaren edizio berri batean.
Ikasi zure elikadura zaintzen
2024/04/17

Ikastaro berri honek helburu bera du: jaten dugunaz jabetzea eta modu osasungarrian egitea. Horretarako, Amaia Diaz de Monasterioguren dietista-nutrizionistak gai nagusi bat jorratuko du: kronoelikadura, elikadura gure erritmo biologikoetara egokitzen irakatsiko diguna.

Ikastaroan ikasiko dugu elikagaiek efektu batzuk edo besteak dituztela gorputzean, hauek kontsumitzen ditugun orduaren arabera, eta gure beharrak entzuten eta ezagutzen sakonduko dugu, elikadura gure erritmo eta beharretara egokitu ahal izateko.

Iaz bezala, ikastaroak lau saio izango ditu, maiatzaren 7, 14, 21 eta 28an, 17:30ean (asteartero), Zerbitzu Zentraletako lehen solairuko 4. formazio-gelan.

Ikastaroek ordu eta erdi iraungo dute gutxi gorabehera, eta aretoaren edukiera mugatua izango da. Joan nahi baduzu, apirilaren 24a arte duzu izena emateko.

Eman izena

Apirilaren 26 an mezu bat bidaliko da ikastarorako plaza eta bertaratu ahal izateko jarraibideak berresteko.