Zaindu zaitez ULMArekin
ULMAko osasun-zerbitzuak bultzatutako ikastaro horien helburua langileen osasuna eta ongizatea hobetzea eta zaintzea da. Oñatin Hipopresiboen eta Yogaren aurrez aurreko eskolak emango dira, eta Legazpin Pilatesenak.
Plazak mugatuak dira, beraz, ziurtatu zurea apirilaren 24a baino lehen, imprimaki honetan izena emanez.
Apirilaren 26an mezu bat jasoko duzu zure plaza eta bat egiteko jarraibideak baieztatzeko. Bertaratzearen % 75 betetzen ez baduzu, zure plaza berriz zozketatu ahal izango da.
Oñatiko ikastaroak
Oñatiko ULMAko pertsonentzat yoga eskolak izango dira astearte eta ostegunetan. Saio bakoitza 50 minutukoa izango da, "Hazi Infinito" ko Uxue Otalora irakaslearekin, eta ordutegia 12:50etik 13:40ra izango da, Zerbitzu Zentraletako gimnasioan.
Toki berean, asteazkenetan, hipopresibo eskolak jarriko dira martxan. Saioak 50 minutuko iraupena izango du "Hazi Infinito" ko Edurne Mugica irakaslearekin eta ordutegia 12:50etik 13:40ra izango da.
Legazpiko ikastaroak
Legazpin, eskolak ULMA Packaging enpresaren instalazioetan emango dira asteazkenero. 50 minutu iraungo dute, Legazpiko "Hiru Fisioterapi" ko Elena Lozano irakaslearekin, eta ordutegia 12:50etik 13:40ra izango da.