Ulma Taldea
Tona bat arropa baino gehiago eman dugu
Duela urtebete, Beste Bizitza Bat Zure Arroparentzat ekimena jarri genuen martxan, eta dagoeneko 1.160 kilo arropa eman ditugu ULMAko pertsona guztien artean.
Ekimen hau EMAUSekin batera antolatu dugu ULMAk Gipuzkoan dituen Negozioetan eta Kooperarekin Bizkaian. Helburua ehungintzako kutsadurari eta hondakinen sorrerari aurre egitea da, arropa gaika bilduz berrerabiltzeko.
Horregatik, eta azken urte honetan lortutako mugarria aprobetxatuz, jada erabiltzen ez dituzuen jantzi horiei bigarren bizitza bat ematera animatzen zaituztegu.
Azken urte honetan bezala, Lazkao, Legazpi, Oñati eta Otxandioko ULMAren negozioetan dauden edukiontzietan eman ahal izango duzue arropa.
Jarraian, edukiontziak dauden helbideak.