Ekaineko haurrentzako tailerretan izena emateko epea zabalik — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Ekaineko haurrentzako tailerretan izena emateko epea zabalik

Berriz antolatu ditugu haurrentzako tailerrak ULMAko langileen seme-alabentzat. Aurten ekainaren 3tik 20ra izango dira, 14:00etatik 18:00etara eta 4 eta 12 urte bitarteko adinentzat.
Ekaineko haurrentzako tailerretan izena emateko epea zabalik
2024/04/17

Ekainean, etxeko txikiek ez dute eskolarik izaten arratsaldeetan, eta hori arazo bat izan daiteke familientzat. Horregatik, tailer hauekin familiei lagundu nahi diegu, familia eta lana bateragarri egiteko gure ekarpena eginez. Eskaintzen den ordutegia (14:00etatik 18:00etara) gurasoen lan-ordutegiarekin ahalik eta gehien bat etortzea du helburu, haurrak uzteko eta batzeko malgutasuna onartuz.

Tailerrak egingo diren espazioak dituen mugak direla eta, eta izena eman dutenen kopuruaren arabera, hainbat talde antolatuko dira zozketa bidez. Kontuan hartuko da anai-arrebak ez bereiztea.

Izena emateko, sartu esteka honetan. 

Ezinbestekoa da informazio guztia beteta izatea inskripzioa izapidetu ahal izateko.

Maiatzaren 15ean, jasotako eskaera guztiei erantzuna bidaliko diegu posta elektronikoz.

Edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan itziar.gutierrez80@gmail.com postaren bidez.

Laguntzaileak behar ditugu

Tailer hauek egin ahal izateko laguntzaileak behar ditugu. Zure seme-alaba, anaia-arreba edo bikotekidea, zure laguna… horietako bat izan daitekeela uste baduzu, animatu ezazu izena ematera!

Pertsona horiek aukeratzeko, aisialdiko begirale-titulua edo antzeko profilak dituztenak hartuko ditugu kontuan, baina ez da ezinbesteko baldintza, haurrekiko tratuan duten trebetasuna baloratuko baitugu.

Hautaketa eta kontratazioa kanpoko enpresa batek egingo ditu. 

CV-a uzteko, sartu esteka honetan eta jarri kontaktuan Itziar.Sarmiento@adecco.com postaren bidez