Haurrentzako udako tailerrak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Haurrentzako udako tailerrak

Beste uda batez, umeentzako tailerrak antolatuko ditugu ekainaren 3tik 20ra, ULMAko langileen 4 eta 10 urte bitarteko seme-alabentzat. Tailerrek 14:00etatik 18:00etara arteko ordutegia izango dute, lan-ordutegiarekin ahalik eta gehien bat egiteko.
Haurrentzako udako tailerrak
2024/03/13

Ekainean, etxeko txikiek ez dute eskolarik izaten arratsaldeetan, eta hori arazo izan daiteke familientzat. Horregatik, tailer hauekin familiei lagundu nahi diegu, familia eta lana bateragarri egiteko.

14:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegia gurasoen lan-ordutegiarekin ahalik eta gehien bat etortzea dugu helburu, haurrak utzi eta jasotzeko malgutasuna eskainiz.

Espazioaren mugak direla eta, eta izena eman dutenen kopuruaren arabera, zozketa bidez hainbat talde antolatuko dira, neba-arrebak ez banatzea kontuan hartuta.

Laster, izena emateko datei eta tailerretan landu beharreko gaiei buruzko xehetasunak emango ditugu.

Laguntzaileak behar ditugu

Tailer hauek egiteko laguntzaileak behar ditugu. Zure semea, anaia-arreba,  bikotekidea edo laguna horietako bat izan daitekeela uste baduzu, animatu ezazu izena ematera!

Pertsona horiek hautatzeko, aisialdiko monitore titulua edo antzeko profilak dituztenak hartuko ditugu kontuan, baina ez da ezinbesteko baldintza, haurrekiko tratuan duten trebetasuna baloratuko baitugu.

Hautaketa eta kontratazioa tailerretako kanpoko enpresa kolaboratzaileak egingo du.

Laster, laguntzaileen kontratazioari buruzko informazioa zabalduko dugu.