Ez galdu 30 Egun Bizikletan erronka — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Ez galdu 30 Egun Bizikletan erronka

Apirilaren 1ean hasiko da Ciclogreen 30 Egun Bizikletan erronka. Aukera paregabea pedalei eragin eta lanera joateko gure modua eraldatzeko. Baita, sari bikainak lortzeko ere.
Ez galdu 30 Egun Bizikletan erronka
2024/03/18

Oraindik ez baduzu autoa bizikletarengatik aldatu, zeren zain zaude? Bi aste baino gutxiagoan hasiko da 30 Egun Bizikletan erronka. Aukera ezin hobea mugikortasun iraunkorrera pasatzeko eta zure osasuna eta gure ingurunea babesteko eta zaintzeko. Eta ahaztu gabe sari bikainak irabazi ahal izango dituzula erronka burutzeagatik.

ULMA bigarren postuan geratu zen iaz. 15.426 km metatu genituen eta 15.426 km-rekin atmosferara 10 tona isurketa aurreztea lortu genuen. Gainera, Enpresa Aktiboenaren saria irabazi genuen, erabiltzaile bakoitzeko ahalik eta jarduera gehien egiteagatik.

Denon artean gainditu dezagun iazko marka eta karbono-aztarna murrizten lagundu.

Erregistratzea eta erronkarekin bat egitea oso erraza da

Urteko gainerako egunetan ere aldatu dezakezu mugitzeko eta zu eta zure ingurunea zaintzeko modua. Oinez, bizikletaz, irristaka, korrika, partekatutako autoz, LanBusez edo garraio publikoan, has zaitez zure joan-etorriak erregistratzen eta opariengatik trukatu ahal izango dituzu pilatutako zikloak.

  1. Idatzi hemen: www.ekokilometro.ulma.com
  2. Kargatu Ciclogreen app-a zure mugikorrean (iOS eta Android), erregistratu ULMArekin ulmawin kodea txertatuz.
  3. Erabili app-a zure ibilbideak bizikletan erregistratzeko eta gainditu erronka!