ULMA Handling Systems

Gaitasun produktiboa eta eraginkortasun logistikoa eskutik ARALAR enpresan

2020/03/12

Produktibitatea eta materialaren kontrola hobetzea eta eraginkortasun logistikoa areagotzea izan dira Aralar paper enpresa, ULMA Handling Systemsen eskutik, sistema logistiko berri batean inbertitzera eraman duten helburuak. Aralar nazioarteko hedapen azkar eta geldiezin batean murgilduta dago, prozesu logistikoetan azkenean egotera behartzen dutenak. Horrela, ULMA Handling Systems bere partner nagusi bilakatu da bezeroei zerbitzurik onena eskaintzera bideratutako sistema logistikoa berrituz.

Gehiago irakurri

ULMA Handling Systems-ek bere zuzendari nagusiaren irteera iragartzen du eta orain arte garaturiko proiektu sozioenpresarialaren aldeko apustua berresten du

2020/02/27

Apirilaren 4ean utziko du kargua ULMA Handling Systems-eko zuzendari nagusi den Juan Jesus Alberdik. Kooperatibak azken urteetan finkatutako proiektuari eutsiko dio erreferentziazko ingeniaritza izaten jarraitzeko asmoz.

Gehiago irakurri

ULMA Handling Systems, irudi berria, esentzia bera

2020/01/23

ULMA Handling Systems marka estrategia proiektu berrian murgildu da non helburu nagusia negozioaren esentzia kanpora helaraztea den eraberritutako irudi batekin

Gehiago irakurri

ULMA Handling Systems, 8 finalisten artean "Rois de la Supply Chain 2020" sarietan

2020/01/03

Frantziako Supply Chain Magazine aldizkariak urtero antolatzen duen lehiaketa nazionala ospatuko da, Rois de la Supply Chain, urtarrilaren 15ean, L 'Aveyron (Paris Bercy) aretoan.

Gehiago irakurri

ULMA Handling Systems-eko lankideak elikagai bankuarekin bat

2019/12/09

Elikagai bilketa erraldoiean eta batutako elikagaien sailkapena egiten aritu dira ULMA Handling Systems-eko lankideak, familia eta guzti.

Gehiago irakurri

Cesar Nosti ULMA Handling Systems-eko zuzendari komertzial izendatu dute

2019/11/14

Urriaren hasieratik, ULMA Handling Systems enpresak zuzendari komertzial berria du, César Nosti hain zuzen ere. Eskarmentu handia du intralogistikaren sektoreko multinazional handiak zuzentzen.

Gehiago irakurri

ULMA Handling Systems Baladi enpresaren zentro logistiko berria garatzen ari da Israelen

2019/09/12

Baladi, elikadurako enpresa liderra Israelen, logistika zentralizatzera doa banaketa zentro berrian, zeina guztiz automatizatua egongo den ULMA Handling Systemsek egingo duen barne logistikako proiektuari esker.

Gehiago irakurri

ULMA Handling Systemsek AENAko hainbat aireportu egokituko ditu 58 milio euro baino gehiagoko balioarekin

2019/06/11

ULMA Handlig Systemsek AENA sareko aireportuetan egin beharreko egokitzapenak egingo ditu segurtasun estandarreko europako araudi berriaren arabera. Egokitzapenak aireportu hauetan egingo dira: Kanaria Handia, Malaga, Menorca, Fuerteventura, Zaragoza eta A Coruña; eta 58 milioi euroko balioa gaindituko dute.

Gehiago irakurri

ULMA Handling Systems irakasle arituko da euskal herriko unibertsitatearen udako ikastaroen 38. edizioan

2019/05/16

“Transformación digital industrial y su influencia en la cadena de suministro” “Eraldaketa digital industriala eta horren eragina hornikuntza katean”. Hori guztia eta gehiago Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetan non ULMA Handling Systems irakasle arituko den aditu gehiagorekin batera

Gehiago irakurri

ULMA Handling Systems formakuntza dualarekin bat

2019/04/29

ULMA Handling Systems Mondragon Taldeak eskaintzen duen Dual formakuntzan parte aktiboa izaten jarraitzen du eta oraingo honetan master duala ikasi nahi duten gazte guztiei kooperatibako ateak irekitzen dizkie

Gehiago irakurri

ULMA Handling Systems eragile aktiboa 4.0 Industria garatzen

2019/04/11

Mikel Altunak, ULMA Handling Systemseko berrikuntza zuzendariak, Deia egunkariak antolatutako mahai inguruan parte hartu du eremu desberdinetako profesionalekin etorkizunera begira 4.0 INDUSTRIAk irekitzen dituen aukerak aztertu eta eztabaidatzeko.

Gehiago irakurri

ULMA Handling Systems Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ate irekien jardunaldian

2019/03/28

ULMA Handling Systems-ek martxoak 23 ospatu zen Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ate irekien jardunaldian parte hartu zuen. Bertan izan zen gure lankide Karlos Perez, Pertsonen saileko zuzendaria, ingeniaritzen inguruan enpresek duten ikuspuntua azaltzeko.

Gehiago irakurri

ULMAK hazten jarraitzen du Frantzian bertan duen filialarentzako zuzendari berriaren iritsierarekin

2019/02/28

ULMA HANDLING SYSTEMSek Frantzian duen filialak zuzendari berria du pasa den abenduaz geroztik. David Garcia da zuzendari berria. Julian Garmendiak, aurretik Espainian postu hori zuenak, Frantzian jarraituko du izaten bere kargua, baina hemendik aurrera Garcia jaunarekin batera erantzukizunak partekatuta. Garcia jaunaren iritsierarekin asmoa da Frantziako filialaren hazkundeari eustea, azken bi urte hauetan hazkunde aurreikuspenak gainditu baititu. Filialak 29 langileri ematen die lana, salmentan, proiektu zuzendaritzan eta salmenta osteko zerbitzuan banatuta.

Gehiago irakurri

Marcelo Bueno, ULMA Handling Systemsen arduradun berria Brasilen

2019/02/11

Logistikaren sektorean eta, bereziki, ikerketaren, teknologiaren eta ekintzailetzaren eremuetan ibilbide profesional luzea duen zuzendaria (20 urte baino gehiago).

Gehiago irakurri

ULMA Handling Systemsek LOGIMAT 2019n aurkeztuko ditu bere Shuttle-M sistema eta picking automatikorako robota

2019/01/17

LOGIMAT logistikako hitzordu handiak aukera emango dio ULMAri bere Shuttle-M sistema erakusteko. Barne logistikako proiektuetan malgutasuna, zehaztasuna eta errendimendu handia eskaintzeko diseinatutako sistema.

Gehiago irakurri

ALMENDRAS LLOPIS enpresak tenperatura kontrolatuko biltegiratze automatikorako sistema berria izango du

2018/12/20

Alacanteko Almendras Llopis enpresa biltegi adimendun berria garatzen ari da, 2019 amaieran martxan egongo dena. Biltegiratze automatikoko sistema horrek hondo bikoitzeko bi garabi pilatzaile ditu, guztira 30 metrotako altuerara iritsiko direnak.

Gehiago irakurri

TECNUN-ekoen bisita izan dugu ULMA Handling Systems-en

2018/11/09

TECNUNeko Ingenieritza Industrialeko Masterrekoak izan ditugu ULMA Handling Systems-en, lan arriskuen prebentzioari buruzko informazioa jasotzen.

Gehiago irakurri

4.0 Industria oraina eta etorkizuna goiburupean ULMA Handling Systemesk DEIA egunkariak antolatutako adituen mahaian parte hartu du

2018/10/25

Mahaia, Aitor Cobanerak, SPRIko Berrikuntza eta Teknologia zuzendariak, gidatu zuen eta parte hartzaileak izan ziren: KEINETIC TECHNOLOGIESeko zuzendari teknikoa, GAIAko zuzendari Nagusia, EGA SOLUTIONSeko Bussiness Developent zuzendaria eta Juan Jesus Alberdi, ULMA Handling Systemseko zuzendari nagusia.

Gehiago irakurri

Recambios Marinos enpresak automatizatutako banaketa zentroa eta ULMA-ren SGA berria estreinatzen ditu

2018/10/05

Recambios Marinos erakundeko banaketa zentroak, egun, automatizatutako bi azpisistema ditu: bat, paletetan dituzten itsasoko ordezko piezen produktuak kudeatzera bideratuta dago. Beste azpisistema, berriz, plastikozko edukiontzietan biltegiratutako produktuetara bideratuta dago.

Gehiago irakurri

ULMA Handling Systems, Argentinako FIEL topaketaren babeslea

2018/07/19

Beste urte batez, Latinoamerikako Ikerketa Ekonomikoen Fundazioak, FIEL erakundeak, topaketa bat antolatu du Eragiketa Logistikoetarako Proiekzio Ekonomikoen gainean, eta ULMA Handling Systems babeslea izango da topaketa horretan. Ekitaldia datorren abuztuaren 22an egingo da, Argentinan, Buenos Aires hiriko Merkataritzako Burtsan.

Gehiago irakurri