ULMA eta pandemia
COVID BATZORDEA ETA ULMAKO JARDUERA PROTOKOLO OROKORRA
Hasieratik, Koronabirus Batzorde bat ezarri genuen ULMA Taldean, egoeraren jarraipena egiteko eta beharrezkoak ziren prebentzio jarduerak koordinatzeko. Gure kooperatiba guztietako pertsonek osatuta, barne aholkulariekin, eta osasun agintariekin koordinatuta, egoeraren bilakaera aztertzen eta protokoloak eguneratzen jardun zuen. Koronabirus Batzordea ULMAko kide guztien osasuna ahalik eta gehien babesteko sortu zen, agintari eskumendunek emandako jarraibideak betetzeko eta jarduera osagarriekin osatzeko, beharrezkotzat jo baitziren birusaren hedapena kontrolatzeko eta jarduera industrialaren jarraipena bermatzeko. Arau eta jarraibide horiek guztiak ULMAren Jarduera Protokolo Orokorrean zehaztu ziren, eta ULMAn lan egiten dugun pertsona guztiek bete behar izan dituzte, baita gure instalazioetara sartzen diren kanpoko langileek ere.
[...]