ULMAk gardentasunarekin duen konpromisoa indartu du bere informazio finantzarioaren bidez — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk gardentasunarekin duen konpromisoa indartu du bere informazio finantzarioaren bidez

ULMAk bere bilakaera ekonomikoari, finantza adierazle nagusiei eta iraunkortasunaren alorrean egiten duenari buruzko informazioa jarri du jendearen esku, informazio hori dena bere webgunean argitaratuz.
ULMAk gardentasunarekin duen konpromisoa indartu du bere informazio finantzarioaren bidez
2026/10/16

ULMAk gardentasunarekin duen konpromisoan aurrera egiten jarraitzen du, bere bilakaera ekonomiko eta finantzarioari buruzko informazio garrantzitsua eskuratzeko erraztasunak emanez. Bere webgunearen bidez, finantza adierazle nagusiak, ingurune ekonomikoari buruzko informazioa, auditoriako txostenak eta iraunkortasun memoriak biltzen dituen gune espezifiko bat kontsulta daiteke. 

2025aren itxierako datu finantzarioen artean nabarmentzen dira 1.239 milioi euroko salmentak, 211 milioi euroko EBITDA, 170 milioi euroko zor finantzario garbia eta 736 milioi euroko ondare garbia. 

Halaber, 2021-2025 epealdiko informazio ekonomikoa eta urte horietako auditoria txosten independenteak jasotzen ditu, bai eta 2025eko Iraunkortasun Memoria ere, non ULMAk ingurumen, gizarte eta gobernantza alorretan egiten duena biltzen baita. 

Ekimen honekin, ULMAren asmoa da bere finantza egoeraren ikuspegi argia eta irisgarria ematea, bere jarduerari eta bilakaerari buruzko informazioa partekatzea, eta bere interes taldeen konfiantza indartzea. Gardentasunaren aldeko apustu honek laguntzen du erakusten ULMAk epe luzera balioa sortzen duela, eta enpresa eredu arduratsu eta iraunkorra lortzeko hartuta duen konpromisoa. 

Informazio hori guztia ULMAren webguneko informazio finantzarioaren atalean dago eskuragarri.