ULMAren elkartasuna errefuxiatu siriarrengana heldu da
Pasa den urteko azken hiruhilekoan ULMA Taldeak, bere Fundazioaren bitartez, kanpaina bat egin zuen langileei elkartasuna eskatzeko eta, bide batez, hainbat bide ireki zituen ACNURi laguntzeko, elkartasunezko SMSen bidez edo ACNURen kontura zuzenean dirua sartuz, esaterako. Nominatik dirua deskontatu eta diru hori ACNURi emateko aukera ere ematen zen. Esandako azken bide hau izan da arrakasta gehien izan duena.
Guztira ia 6.000 euro bildu ziren 200 pertsona ingururen artean, jada bosgarren urtea egingo duen Siriako krisi honek ekarri duen drama humanitarioarekin elkartasuna adieraziz.
ACNUR Siriako hainbat hiri setiatutara bidaltzen ari da larrialdietarako laguntza, esaterako, Madayara, Foahera eta Kefrayara. NBEak txostenak jaso ditu frogatzen dutenak jendea gosez hiltzen ari dela eta pertsona batzuk erahil edo zauritu dituztela dauden lekutik ateratzen saiatu direnean. NBEak urrian entregatu du azken laguntza humanitarioa.
Saijad Malikek, ACNURek Sirian duen ordezkariak, testu mezu hau bidali zigun Madayatik:
“Gose diren haur piloa inguruan. Lazgarria da gose den hainbeste jende ikustea. Hotz eta euria egiten du, baina emozioa dago, jana eta mantak banatzen ari garelako.”
Hau da ULMA Taldeak, bere Fundazioaren bitartez eta langileen elkartasunarekin, auzi honetan laguntzeko egin duena, non ahalegin txiki asko elkartuta oso baliagarria izan daitekeen, nahiz eta laguntza guztiak txikiak direla pentsatu.