ULMA presente egon da WORKinn Enplegu Azokan, Bilbon — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA presente egon da WORKinn Enplegu Azokan, Bilbon

Ekainaren 15etik 16ra WORKinn azoka egin da Bilboko BECen, eta ULMA han egon da. Estatuan egiten den enplegu industrialaren azoka bakarra da, eta herrialdeko Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Aurreratuaren Nazioarteko Azoka egiten den denbora eta leku berean egiten da.
ULMA presente egon da WORKinn Enplegu Azokan, Bilbon
2022/06/17

Une honetan ULMAn profil jakin batzuk kontratatu beharra dugula-eta, garrantzitsua da guretzat ekitaldi horietan guztietan presente egotea. WORKinn azoka lehen enpleguaren bila ari diren graduatu berriei eta ikasketetako azken ikasturtea egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago, bai eta industria sektoreko profesional guztiei ere, hau da, lanean dauden eta lan baldintza hobeen bila ari direnei zein langabezian dauden eta lan merkatura bueltatu nahi dutenei.