ULMA Handling Systemsek Uruguayko San Francisco C.I.S.A banaketa zentruko logistika berrantolatuko du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systemsek Uruguayko San Francisco C.I.S.A banaketa zentruko logistika berrantolatuko du

Montevideon, (Uruguai) kokaturik dagoen San Francisco C.I.S.A banaketa zentruak, ULMA Handling Systems en teknologia eta software berrienak izango ditu biltegiratze eta eskaerak prestatzeko sistemak hobetzeko.
ULMA Handling Systemsek Uruguayko San Francisco C.I.S.A banaketa zentruko logistika berrantolatuko du
2013/05/30

Sistema berriak informazioaren ezagutza zehatza bermatuko dio San Franciscori eta bere saltokietan zein logistikako zentroetarako mugimendu guztiak kontrolatzea ahalbidetuko dio. Era berean, kudeaketa orokorreko informazioa eskura izaten lagunduko du, eta beraz, enpresaren erabakiak zehazkiago hartzen ere lagunduko du sistemak.

Biltegiko kudeaketa irrati frekuentzia bidez eta Pick to Light-eko sistemen bidez egingo da, sistema intuitibo eta eraginkor bat bermatuz eskaerak prestatzerako orduan. Banaketa zentru berriak gainera, biltegiratze bertikaleko sistema bat izango du (lean lift), kontrol berezia behar duten balore handiko produktuak biltegiratu ahal izateko.

ULMAk garatuko duen sistema honek, produktuen kudeaketa integrala ahalbidetuko du: materialaren sarrera, ordezkapeneko materiala (materiala automatikoki ordezkatzea), bezeroen eta hornitzaileen itzulketak kudeatzea, palet, roll container eta kamioien pisua kontrolatzea eta eskaera prestatzeko eta bidaltzeko sistema kudeatzea.

Zentru berria kokaleku estrategiko batean egongo da Montevideoko portutik 10 minututara. Erreferentziazko zentroa da eraikinaren kalitateari eta zerbitzuen eskuragarritasunari dagokionean, ekizientzia eta segurtasuneko estandar altuenak betetzen baititu.

Proiektua 2013ko urrirako amaitua izango da.