SALTO Automatizazio Logistikora batu da ULMA Handling Systems-en eskutik — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

SALTO Automatizazio Logistikora batu da ULMA Handling Systems-en eskutik

ULMA Handling Systemsek automatikoki biltegiratzeko eta eskaerak prestatzeko irtenbide integrala diseinatu du sarbide-kontroletan liderra den SALTOren lantegian.
SALTO Automatizazio Logistikora batu da ULMA Handling Systems-en eskutik
2017/05/16

Berrikuntza SALTOren etorkizunerako funtsezko faktoreetako bat izanik, sarbide-kontroletan liderra den enpresak, Oiartzunen, Gipuzkoa, dituen instalazioak automatizatzeko hautua egin du eta horrekin ULMA Handling Systemesek diseinatutako proiektuan konfiantza jarri du.

Sorreratik, duela 15 urte baino gehiago, SALTOren helburu bakarra izan da, instalatzeko erraza eta bereziki efizientea den sarbide-kontrolerako sistema bat diseinatzea, erabiltzaileei ahalbidetuz sarbide behar guztiak kontrolatzea eta ate guztiak segurtatzea inongo kostu gehigarririk gabe. Gaur egunean, SALTO erreferentea da munduan sarbide-kontrolen industrian, arlo horretan iraultza ekarri baitu segurtasuna kritikoa den sektoreetan eta merkatuko sarraila elektroniko berritzaile eta aurreratuenak eskaintzen jarraitzen du eraikinak, ateak, giltzak eta erabiltzaileak gestionatzeko.

ULMA Handling Systemsek SALTOren banaketa zentrorako eskaerak prestatzeko sistema automatizatu osoa diseinatu du. ULMAk garatuko duen logistika automatizazioari eskerrak, SALTOk bere prozesu logistikoaren produktibitatea hobetuko du, erabilgarri daukan espazioaren arrazionalizazioa lortuko du, efizientzia optimizatuko du, produktuen trazabilitatea hobetuko du eta, ondorioz, bezeroei eskaintzen dien zerbitzua hobetuko du.

ULMAren helburua da, SALTOren sistema orokorreko datuak analizatu ondoren, sarbideen kontrolerako lider horrentzako, irtenbide optimoa diseinatu eta garatzea. SALTOren lantegiak biltegi automatiko bat izango du, 3.600 palet baino gehiago altxatzeko ahalmena duten 3 garabi piltzaileekin. Gainera, SALTOk dagoeneko badauka edukiontzientzako biltegi txiki bat eta, beraz, ULMAk, sistema hori, irtenbide orokorrago baten baitan txertatuko du.

Garraio automatikoko sistema baten bidez, bi biltegiak komunikatuko dira eta eskaerak prestatzeko sistema bat izango du, hainbat picking postu izango dituena.