BESA-k (Bernardo Ecenarro) automatizazioari ateak zabaldu dizkio ULMA Handling Systems konpainiaren eskutik
Beharra
Automatizazio logistikoaren proiektua BESAko produkzio planta berriaren proiektuarekin batera sortu zen. Bernardo Ecenarro-k, zegoeneko, biltegi azkarra zeukan bere instalazio zaharretan, beraz, “ez dugu inolako zalantzarik izan gure instalazio berriaren logistika automatizatzeari dagokionez, horrek dakartzan abantailak ondo ezagutzen baikenituen, besteak beste, bizkortasuna picking fasean, akatsak ebaztea, stocken kontrol hobea, etab." adierazi zuen Guillermo Ecenarro jaunak, konpainiaren CEO.
Soluzioa
ULMAk BESAko produkzio plantarako garatu duen soluzioa hauek osatzen dute: merkantziaren garraio automatikoa, biltegiratze sistema automatikoa, eskaeren prestaketa eta merkantzien bidalketa.
Produkzio prozesua amaitu ondoren, amaitutako produktuak biltegian hartzen dira. AGVs dira (Automated Guided Vehicle, laserrek gidatutako ibilgailu autonomoak) paletak automatikoki garraiatzeaz eta biltegiratze automatikoaren sarreretako sistemaren garraiatzailean sartzeaz arduratzen direnak.
BESA biltegia 2 Unit Load garabi-pilatzailez osatuta dago. Horiek 4 pasilloetan jarduten dute 10.000 palet baino gehiago hartzeko edukiera duen trabeser baten eta 2.200 edukiontzi baino gehiago manipulatzeko gai den Mini Load garabi-pilatzaile baten bidez. Horrez gain, instalazioak STV sistema bat dauka (Sorting Transfer Vehicle), eta haren helburua merkantzia biltegian sartzea da.
Soluzioak, hein berean, eskaerak prestatzeko sistema bat dauka, Pick To Light gailuen bidez, paleten gunean zein edukiontzien gunean.
Eskaerak prestatzeaz amaitu ondoren, VTD gurdia eskaerak bidalketen adarrarekin konektatzeaz arduratzen da.
Emaitza
Automatizatutako biltegiari esker, gaur egun, BESAk bere barne logistikaren prozesuko eraginkortasuna eta produktibitatea hobetu ditzake. Horrez gain, eskaerak arin prestatzen dituenez, 24 ordutan entregatzeko zerbitzu bat eskaintzeko gai da, picking faseko akatsak gutxituz.
“Paleten sistema eta edukiontzi sistema uztartzeari esker, arinago bilakatu ahal izan gara, eskaerak sistema bakoitzean prestatzen baititugu faktore desberdinen arabera, besteak beste: produktuen biraketa, tamaina, etab.”, Guillermo Ecenarro.