ULMA Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Oñatitik zuzenean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Oñatitik zuzenean

Euskadi Irratiko saioa ULMA Constructionen Oñatiko instalazioetara hurbildu zen, bertan diseinatu eta fabrikatutako sistemek mundu osoko proiektuetan duten garrantzia ezagutzeko.
ULMA Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Oñatitik zuzenean
2026/10/16

Euskadi Irratiko (EITB) Faktoria saioa Oñatira etorri zen urriaren 15ean, ULMA Constructionek Garibain duen showroometik zuzenean emititzeko. Jon Artano kazetariak gidatutako saioan, ULMAren proiektu kooperatiboa gertutik ezagutzeko aukera izan zuten entzuleek. 

Asier Goitia ULMA Constructioneko aplikazio-zuzendariak Oñatin diseinatu eta fabrikatzen diren enkofratu- eta aldamio-sistemek mundu osoko obra esanguratsuetan duten presentzia azaldu zien entzuleei. Besteak beste, Milanen berriki eraikitako City Wave eraikina eta Portoko zein Lisboako metroetan egindako lanak aipatu zituen. “Oñatin fabrikatzea ULMAren nortasunaren parte da”, adierazi zuen. 

Saioak tokiko errotzea eta nazioarteko bokazioa uztartzen dituen eredua entzuleengana hurbiltzeko aukera eman zuen. 

Entzun elkarrizketa osoa: Asier Goitia, ULMA: "Konfiantzaren gainean eraikitzen da mundua"