Iparraldeko APDren Lehiakortasun Foroan parte hartu du ULMAk
Iparraldeko APDren Lehiakortasun Foroan parte hartu du ULMAk. Foroa urriaren 8an egin zen, Bilboko Euskalduna Jauregian, Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkarteak (APD) antolatuta. Jardunaldian, teknologia, talentua eta eraldaketa enpresa hazkundearen arauak birdefinitzen ari diren une honetan lehiakortasunak dituen erronka nagusiei heldu zaie.
Topaketan, Meritxell Sanchezek “La competitividad en acción. Tecnología, regulación y talento” izeneko mahai inguruan parte hartu du. Produktibitatea nola bultzatu, esparru erregulatzailera nola egokitu eta abantaila lehiakor iraunkorrak nola eraiki izan diren mahai inguru horren eztabaidagaiak. Jardunaldian parte hartu dute, halaber, Carlota Gonzalez Rafael Gonzalez Taldeko CEOak, Alejandra Lopez EDP Redesekoak; Alex Artetxe Arteche Taldekoak; eta Juanjo Alvarez Euskal Herriko Unibertsitatekoak.
Bere hitzaldian, ULMA Taldeko bederatzi negozioetako bateko gerenteak berrikuntza teknologikoak erakundeen lehiakortasuna hobetzeko duen zeregina nabarmendu du: “Berrikuntza teknologikotik abiatuta lehiakortasun abantaila garrantzitsua lortzeko, gure erakundeetan prozesuak zerotik birplanteatzea da gakoa, funtsean”.
Era berean, azpimarratu du garrantzitsua dela enpresek erabakiak azkar hartzeko gai diren erakunde kulturak garatzea, informazio guztia ez dagoenean ere enpresa ingurune gero eta aldakorrago batera egokitzeko gaitasuna izan dezaten.
