News korporatibo berria. ULMAk zerbait esan nahi dizu — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

News korporatibo berria. ULMAk zerbait esan nahi dizu

ULMAko informazio buletin berria hilero banatzen den argitalpen digitala da, eta gutako bakoitzak ULMAn daukan posta elektronikoaren bitartez zabaltzen da. ULMAko posta elektroniko helbiderik ez duten bazkide eta langileek idatziz baimendu beharko dute euren e-posta pertsonalean jaso nahi dutela. Bi eredu daude, elebiduna gure Euskadiko eremu geografikorako, eta gaztelaniazko bertsioa, Espainiako delegazioetarako.
News korporatibo berria. ULMAk zerbait esan nahi dizu
2018/03/26

Buletinak Taldearen eta bere Negozioen informazioa jasotzen du; produktu berri baten aurkezpenetik ULMA Taldea mugitzen den inguruaren bueltako azken albisteetaraino. Gainera, kirol jarduera edo kulturaletara joateko zozketa eta promozioak egongo dira zenbaki guztietan. Garrantzitsua da uneoro jakitea buletina guztira zenbat aldiz zabaldu den, eta zabaltze horietatik zenbatek eta non egin duten klik, zenbaki bakoitzeko informaziorik interesgarriena zein izan den jakiteko. Hartara, gure bazkide eta langileen interesetatik hurbilago egongo gara eta informazio gehiago sortu ahal izango dugu.

[...]

> Erreportaje osoa ikusi