ULMA Handling Systems-ek FRISCOS enpresarentzat garatutako sistemak, produkzioaren %90a automatizatzea ahalbidetu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systems-ek FRISCOS enpresarentzat garatutako sistemak, produkzioaren %90a automatizatzea ahalbidetu du

Conservas Friscos, SAk paletizazio automatikorako sistema berria dauka, eta horrekin bere produkzioaren %90 automatizatu ahal izan du. Sistema ULMA Handling Systemsek diseinatu eta garatu du, eta 2 robot paletizatzaile ditu. Robot horiek 4 produkzio lerrori zerbitzuak ematen dizkiete eta 4 paletizazio posizio eskaintzen dituzte, ordu bakoitzean 2.700 kutxako produkzioa lortuta.
ULMA Handling Systems-ek FRISCOS enpresarentzat garatutako sistemak, produkzioaren %90a automatizatzea ahalbidetu du
2013/11/14

Automatizazioaren ondoren, Galiziako kontserba enpresa ezagunak "hobekuntza nabarmenak izan ditu bai produktibitatean, bai eraginkortasunean, bai eta efizientzian ere, eta paletizazio prozesuaren %90 ere automatizatzera heldu da, gainontzeko produkzioa artisau eran egiten baita bezero jakin batzuentzat”, Conservas Friscos plantako zuzendari Luis Rivera jaunak esandakoaren arabera.

Paletizazio sistema ez ezik, soluzio logistikoak fardelak egin eta etiketak jartzeko prozesuak eta palet hutsak zein beteak irteerako adar bateraino eramateko diseinatu den garraio sistema automatiko bat (VTD) ere hartzen ditu bere baitan.

“Antzeko instalazioetara bisita batzuk egin ondoren, gure apustua garbia zen: ULMAk fidagarritasun handia eskaintzen zigun eta proposatutako soluzioa bat zetorren gaur egun ditugun premiekin eta etorkizunean izan ditzakegunekin; izan ere, bezeroak gero eta zorrotzagoak dira eta merkatuko eskari berrietara ondo moldatzen den packaging berezia egiteko eskatzen digute”, Rivera jaunak adierazi duenez.

Conservas Friscos, SA belaunaldi aldaketa prozesuan sartuta dago bete-betean, hedapenera eta hazkundera bideratutako plan estrategiko zorrotzarekin eta zuzendaritza talde berriarekin. Gaur egun enpresak eremu nazionalean zein nazioartean dituzten bezeroei erantzuten die, urtean 51MM€-ko fakturazioa eginez, eta batez beste 180 langileri ematen die lana zuzenean.