ULMA Taldeak 314 M€-ko akordio bat lortu du hazkunde estrategikorako hartutako apustua sendotzeko.
ULMA Taldeak jakin izan du erantzuten nazioarteko krisiak ekarritako garai aztoratuari, zeinak eraikuntzaren sektorea bereziki gogor jo duen Espainian. ULMAk krisiaren aurreko negozio mailak berreskuratu ditu, eta horrekin batera asko gutxitu du bere zorra. Zor Finantzario Garbia/EBITDA ratioa, 2014/12/31n, 1,58 baino txikiagoa zen.
ULMA Taldearentzat izugarrizko laguntza den akordio honek bi zati ditu; batetik, 150 milioi euroko mailegu bat, sei urterako, eta, bestetik, zirkulatzailea finantzatzeko lerro batzuk, 164 milioi euroren balioa dutenak, bi urterako. Guztira, 314 milioi euro dira, eta ULMA Taldearen apustu estrategikoa bultzatzeko eta etorkizuneko hedapenerako erabiliko dira.
Akordioa, N+1 entitatearen aholkularitzarekin, duela gutxi izenpetu da banku hauek osatutako poolarekin: Santander, BBVA, Popular, Sabadell, Caixabank, Laboral Kutxa, Bankinter eta Caja Rural de Navarra.
ULMA Taldea egungo koiunturaz baliatuz 2017an mugaeguna zuen mailegu bateko 91 milioi kitatu du. Horrekin bere baldintza ekonomikoak asko hobetu dira, eta horri esker finantza gastuetan asko aurreztuko dute datozen urteetan.
“ULMA Taldea osatzen duten guztien konpromisoa eta inplikazioa funtsezkoa izan da egungo posizio ona finkatzeko. Azken urteetan egindako lan zorrotza eta zehatzaren eta ahaleginen emaitza da eragiketa, eta proiektu berriei ekin, jarduera berriak garatu eta hazkuntza sendo eta iraunkorrari eusteko posizio onean kokatzen gaitu”, ziurtatu du ULMA Taldeko Zuzendari Nagusi Iñaki Gabilondok.