Enpresagintzako Jatetxeak ateak zabalduko ditu berriro, lantalde berri baten gidaritzapean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Enpresagintzako Jatetxeak ateak zabalduko ditu berriro, lantalde berri baten gidaritzapean

Irailaren 16an, asteazkenez, Enpresagintza MUko enpresagintza fakultateko jatetxea ULMA Taldearen hitzartutako jantokien sisteman sartuko da berriro, Zapore izenarekin.
Enpresagintzako Jatetxeak ateak zabalduko ditu  berriro, lantalde berri baten gidaritzapean
2020/09/08

Maider Beteluk eta Marta Caballerok, Zaporeko buruek, jatetxeko etxeko jana eta artisautzako gozogintza azpimarratzen dituzte.

Jatetxearen aldaketarik garrantzitsuenak dira, batetik, lokalean bertan egingo diren erakusketak –une honetan Karlos Irazuk eskuz landutako egurrezko piezen erakusketa bat dago bertan– eta, bestetik, ireki duten terraza, zeinarekin lokala handitu baitute, eta mugikorrak kargatzeko prestatu duten gunea. Eta garai honetan garrantzitsuena, Zapore Jatetxeak osasun agintariek gomendatutako neurriak zorrotz betetzen ditu.

Oñatin, hauek dira ULMAko pertsonei hitzartutako menuak eskaintzen dizkieten jatetxeak:

  • Zapore
  • Aloñamendi
  • Iturritxo
  • Garoa
  • Bikoitz
  • Etxe-Aundi
  • Urtiagain
  • Zotz
  • Zurrust
  • Aloña Mendi