ULMA Taldeko Auditorioan Sozial Mediari buruzko Jardunaldia egin da
Asier Ibarrondo Coonic komunikazio enpresako zuzendariak Antxon Benito aurkeztu zuen, Sharing Brand Sozial Media Marketineko bazkide sortzailea. Bere eskutik joan zen jardunaldia eta adibide praktiko eta argigarrien bidez, Sozial Media programa bat egoki garatzeko gakoak zein diren azaldu zuen, "Listen, Talk, Get Social!" komunikazio eredua proposatuz, jardunaldiaren ildo nagusia izan zena.
Erabiltzaileek proposamenak egiten dituzte, enpresekin elkarrizketak izaten dituzte, produktu eta zerbitzuen hobekuntzan eta sormenean zuzenean parte hartuz eta neurri handi batean 2.0 ekosistema digitalak eskaintzen duen aukerari esker. Horregatik ezinbestekoa da tresna hauek ezagutu eta entzumen aktiboa praktikan jartzea.
Antxon Benitoren iritziz, sozial media programa ondo egituratuta egon behar da, bai enpresarekin bat datozen komunikazio helburuen definizioaren arabera eta baita mezuen eta hartzaileen arabera ere, betiere etorkizuneko komunikazio ekintzak zuzentzeko eta hobetzeko balioko duen emaitzen ebaluaziorako metodologia ezarriz eta inprobisazioa albo batera utzi gabe. Azkenik, smartphonek erabiltzaileekin komunikazio zuzen eta indibiduala izateko ematen duten aukera nabarmendu zuen, komunikazio sozial, lokal eta mugikorraren marko berria direnak.
Jardunaldi hau Oñatin egin zen eta komunikazio korporatiboaren arloko formazio tailerren baitakoa da, Dircom-eko 800 bazkideak direnen herrietan egiten direnak. Oraingoan ULMA Taldeak jarri zuen horretarako lekua, ekitaldira joan zirenen artean ezagutza trukatzeko.