ULMAk erakusten digu berrikuntzaren eta lehiakortasunaren aldeko apustu sendoa eta etengabea eginez, enpresen aukerak handitu egiten direla. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk erakusten digu berrikuntzaren eta lehiakortasunaren aldeko apustu sendoa eta etengabea eginez, enpresen aukerak handitu egiten direla.

1965eko ekainaren 2an jaio zen, Beasainen. Filosofian lizentziatua da, eta bere ibilbide politikoan zehar hainbat kargu bete ditu EAJren barruan. Alderdiaren arduradun nagusia izan da hainbat arlotan, hala nola hezkuntzan, kulturan edo teknologia berrietan. Gaur egun bere bigarren etapari egiten ari zaio aurre Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren karguan.
ULMAk erakusten digu berrikuntzaren eta lehiakortasunaren aldeko apustu sendoa eta etengabea eginez, enpresen aukerak handitu egiten direla.
2017/03/28

 

Gure gizartea jo duen krisi ekonomiko gogorreko urte hauen ondoren, Markel Olanok nola kalifikatuko luke Gipuzkoaren gaur egungo egoera sozial eta ekonomikoa?

Susperraldi progresiboko egoera bat da, baina nazioarteko testuinguru aldakorraren ondorioz enpresak etengabeko tentsioan daude. Oro har, denek diote eskariak eta fakturazioa berreskuratzen ari direla, baina ere berean marjinak estutzen ari direla. Gainera, hainbat fronte daude zabalik (nazioartekotzea, I+G+B, 4.0 Industria…), eta horrek eragiten du unea zirraragarria izatea eta, aldi berean, kritikoa, apustuak edo orain egiten dira edo desindustrializazio prozesuan erori gaitezkeelako. Eta Diputazioak testuinguru horretan duen jarrera da enpresengandik hurbil egotea, industria lehiakorra eta sozialki aurreratua bultzatzeko. Horrela baino ez dugu lortuko Gipuzkoako eredu sozio-ekonomikoa mantentzea, non gure industriaren eta enpresen lehiakortasunak ahalbidetuko digun enplegua sortzea eta kalitateko gizarte zerbitzuak mantentzea, eta horrela desberdintasunen aurka borrokatzea, maila guztietan.

[...]

Elkarrizketa osoa ikusi